![Giza proban neurtuko dira Errezil eta Bidania zapatu honetan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/11/08/Errezilgo%20taldea.jpg)
![Giza proban neurtuko dira Errezil eta Bidania zapatu honetan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/11/08/Errezilgo%20taldea.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Eli Aizpuru
Errezil
Miércoles, 8 de noviembre 2023, 18:15
Herri txikietan ohikoa izaten da alboko bizilagunekiko 'pikea', kasu Azpeitia eta Azkoitia, Urrestilla eta Nuarbe edo Errezil eta Bidania. Gero elkarrekin ibiliko badira ere, alboko herriarekiko tirria horrek urteetan iraun ohi du.
Itxura denez generazio gazteetaraino iritsi da hau Errezilen edo Bidanian eta zapatu honetan proban jarriko dira bi herriak. Giza proba saioa ikusteko aukera izango da beheko plazan, 23:00etan hasita. 600 kiloko harriarekin ariko dira herri bakoitzeko seikoteak eta 20 minutuan plaza gehien osatzen dituen taldeak irabaziko du lehia. Jokoan, txapela, trofeoa eta bakoitzaren herria goian lagatzeko ohorea, noski.
Errezilgo jaien barruan antolatu dute desafioa. Alde batetik, etxekoen taldean Iker Zinkunegi 'Zinkunegi', Unax Aizpuru 'Antzelai', Haritz Goenaga 'Imuntso', Julen Rueda 'Erkizi', Eritz Rodriguez eta Oier Irulegi 'Abitta' ariko dira Gari Etxeberriaren gidaritzapean.
Bidaniako taldean Iñaki Elola 'Aizkota', Oinatz Aburuza 'Begino', Ugaitz Zugasti 'Mosolo', Jon Altuna, Iñaki Agirretxe eta Aitor Agirretxe izango dira, Jokin Agirretxek gidatuta.
Bidaniako San Bartolome jaietan egitekoa zuten proba aurrena, bertakoek deituta, baina ezinezkoa izan zuten pasa den abuztuan. Gero, bertan «parrandan, berotu ginen eta...» dio Unax Aizpuru 'Antzelaik'. «Presio» pittin bat dutela aitortu du Antzelaik. «Orain arte halakorik ez du galdu Errezilek eta ez genuke nahi».
Ia bi hilabete daramatzate entrenatzen. «Irailaren erdi aldera hasi ginen. Harriarekin aritzen gara baina denak juntatzea zaila izan ohi da askotan eta orduan mendian ibili gara, hankak egitea ona dela-eta», kontatu du.
Gaueko 23.00etan hasiko da desafioa, beheko plazan eta Unaxek garbi dauka. «Irabazi nahi duenak, 60 plaza inguru gainditu beharko ditu. 60 lan ona izango da». Ez da hau lehiatuko diren azken aldia izango. Izan ere, baldintza bat ipini dute jokorako. «Gertatzen dena gertatzen dela, hurrengo sanbartolomeetan Bidanian jokatu beharko da berriro desafioa», hori da lehiakideek ipini duten baldintza bakarra, hala, bi herrietako jaietan 'saltsa' piska bat ipiniko dute.
Ostegunean emango zaie hasiera Errezilgo San Martin jaiei. Pintxo poteoa (19:00etan) eta karaokea, 22:00etan, izango dira festa zabaltzeko.
Ostiralean jaurtiko dute txupinazoa (19:30) eta aurretik umeentzat jolasak izango dituzte. Herri afaria ere izango da frontoian.
Zapatuan, San Martin Eguna, festa egun handia izango dute herrian eta besteak beste, bertso bazkaria (Letea jatetxean) eta sagardo eta pintxo dastaketa izango dituzte (20:00etan). Hau amaitutakoan hasiko da giza proba desafioa. Igandean ere ekitaldi ugari izango dira eta azaroaren 19an, jubilatuen eguna ospatuko dute Errezilean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.