Borrar
Lorea Agirre (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU) eta Agurtzane Solabarrieta (Usurbilgo Udala), gaurko aurkezpenean. Jakin
Gizarte mugimenduen egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu Jakin Jardunaldiak

Gizarte mugimenduen egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu Jakin Jardunaldiak

Aditu, ikertzaile eta mugimenduetako kideak Usurbilen izango dira ekainaren 22an eta 23an

I. A.

Donostia

Miércoles, 7 de junio 2023, 18:20

Jakin Jardunaldiak gizarte mugimenduen egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izango ditu hizpide. Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU)ren Udako Ikastaroen baitan dator jardunaldia eta aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da; zazpigarren urtez jarraian Usurbilgo Udalak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute ekainaren 22an eta 23an.

Jakineko zuzendari den Lorea Agirrek jardunaldien aurkezpenean aipatu duenez, «Euskal Herrian gizarte mugimendu anitza eta militantea dugu», baina gizartea aldatu den heinean, mugimendu horiek ere aldatuz joan dira, bai euren jardunean, baita gainerako eragileekin eta erakundeekin harremanean ere. Aldaketen artean gizarte harremanen desinstituzionalizazioa, zaintzaren eta ekologiaren muturreko krisiak, lan baldintzen prekarizazioa eta lan eskubideen galera, ondoriozko desberdinkeriaren areagotzea eta demokrazia instituzionalari buruzko ezkortasuna eman ditu adibide gisa. Marko horretara eraman gaituen mundu gero eta globalizatuago eta neoliberalagoa gizarte mugimenduen kontrakoa dela aipatu du Agirrek, eta «sortu den krisi sistemikoan inoiz baino beharrezkoagoa dela gizarte mugimendu indartsuak egotea». Aldaketa horiez gain, mugimenduen baitako erronkak eta joerak ere hizpide izango dituzte hizlariek

Elkarrekin pentsatzeko plaza

Agurtzane Solabarrieta Usurbildo alkateak elkarrekin pentsatzeko plaza gisa izendatu ditu Jakin Jardunaldiak. Gizarte mugimenduak ez ezik, udalgintzan eta instituziogintzan ari direnak ere gonbidatu ditu parte hartzera, jardunaldian «egun ditugun erronka konplexuei elkarrekin» erantzuteko bideak jorratu nahi direlako.

Jardunaldien lehen egunean, aditu eta ikertzaileen hitzaldiekin batera, mahai-inguruak osatuko dituzte hainbat gizarte mugimendutako kideekin. Bertan ekologistek, feministek, euskalgintzako kideek, mugimendu antiarrazistakoek, gazteek eta pentsionistek hartuko dute parte, euren mugimenduen egoera eta elkarren arteko zubiak nola ikusten dituzten gogoetatzeko, besteak beste. Bigarren egunean, berriz, herri mugimenduen eta erakunde publikoen arteko harremanaz jardungo dute hiru adituk. Jardunaldia bukatzeko, urteroko ekitaldi kulturala Mejillon Tigre kolektiboak eskainiko du aurten, «Hitz esana» emanaldiarekin, eta ondoren egingo da ohiko Txotx! ekitaldia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gizarte mugimenduen egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertuko ditu Jakin Jardunaldiak