Erakusketak argazkiak eta ikus-entzunekoak biltzen ditu. KMK

Gorka Urbizuren sormen prozesua ezagutzeko bisita gidatuak

Ostegun eta ostiral arratsaldean eskainiko dira Santa Teresa komentuan dagoen 'Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora' erakusketara

I. Altuna

Donostia

Miércoles, 10 de julio 2024, 12:52

'Janela. Leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora' erakusketak igande honetan, uztailak 14, ateak itxiko ditu, Santa Teresa Komentuaren Klaustroan. 2024 edizioko Dock of the Bay jaialdiaren testuinguruan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak antolatu eta Garbiñe Ortegak komisariatu duten proiektua da, eta merezi duen arretarekin ixtearren, bisita gidatuak antolatu dira uztailaren 11n eta 12an, ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren, arratsaldeko 17:30ean.

Publicidad

Garbiñe Ortega komisarioak Gorka Urbizuren, Ibai Arrieta del Pico argazkilariaren eta Alexander Cabeza Trigg zinemagilearen talentua bildu ditu erakusketa honetan. Argazkiez eta ikus-entzunezko instalazioez baliatuz, musikari nafarraren bakarkako lehen diskoaren sormen prozesua ilustratzen da, 'Hasiera Bat' izenburu duena. Lan delikatu honekin ekin dio artistak bakarkako bideari, Berri Txarrak taldearen buru 25 urte eman eta gero.

Hasiera berri honen sorrera adierazten du erakusketak. Argazkiei eta 16 mm-ko filmei esker, diskoaren grabazioko une magikoak bizi ditzake ikusleak. Sortze-prozesu hau Teatre de Ca l'Eril estudioan gauzatu zen, Lleidan.

Ostegunean eta ostiralean antolatu diren bisita gidatuak Ibai Arrieta del Pico argazkilariak burutuko ditu, erakusketan ikusgai dauden argazkien egileak, hain zuzen. Jarduera doakoa bada ere, aldez aurretik izena eman beharko da photo@ibaiarrieta.com posta elektronikora idatziz, eguna eta bertaratuko diren lagunen izenak zehaztuz.

Erakusketak igandean itxiko ditu ateak eta ordurarte bisitatzeko aukera dago arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean goizetan ere, 11:00etatik 14:00etara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad