Borrar
Gure Zirkuko karpa Azpeitian izango da ekainean, Esklaben ondoko zelaian. DV
Gure Zirkua Gipuzkoara iritsiko da asteburu honetan

Gure Zirkua Gipuzkoara iritsiko da asteburu honetan

Azpeitian egingo du geldialdia euskal zirku ibiltariak eta ekainaren 29a bitarte 11 emanaldi eskainiko ditu

DV

Donostia

Lunes, 10 de junio 2024, 12:59

Gure Zirkuaren zazpigarren bira abian da. Etxabarri Ibiñan estreinatu zuen maiatzean euskal zirku ibiltariak aurtengo ikuskizuna eta Arrigorriagan ere izan da. Araba eta Bizkain lehen emanaldiak eskaini ondoren, orain Gipuzkoara hurbilduko da Iker Galartzak zuzentzen duen proiektua, hain zuzen, Azpeitiara. Duela bost urte ere egin zuen geldialdia Azpeitian zirkuak, harrera bikaina izan zuelarik.

Aurreko bi geldialdietan izandako arrakasta errepitatzeko asmoz datoz zirkuko malabarista eta aktoreak. Guztira hamaika emanaldi eskaniko dituzte Azpeitian datozen hiru asteburuetan banatuta. Honela, ostiralean zabalduko ditu ateak Gure Zirkuak Esklaben ondoko zelaian kokatuko den karpan, arratsaldeko 19.00etan. Larunbatean bi emanaldi eskainiko dituzte, 12.00etan eta 19.00etan, eta igandean beste bat, hau ere arratsaldez. 19.00etan.

Datorren asteburuan egun eta ordutegi berdinetan izango dira emanaldiak, hau da, ostiral, larunbat eta igandean 19.00etan (larunbatean 12.00etan ere). Azkenik, ekaineko azken asteburuan hiru ikuskizun eskainiko dituzte: ostiralean, hilak 28an, 19.00etan, eta larunbatean saio bikoitza, 12.00etan eta 19.00etan.

Emanaldietarako sarrerak jada interneten eskuratu daitezke, www.gurezirkua.eus web-gunean.

Dokumentala eta liburua

Karparekin Euskal Herrian zehar herri mordoa bisitatu eta bertakoen txaloak lortu ditu Gure Zirkuak azken urteetan. Baina karpatik haratago, zirku honen magia etxeetara ere iristi da, ETBn estreinatu zen lau ataleko dokumentali esker. 'Gure Zirkua heldu da' ikus-entzunezkoan zirkuko kideek beren lanbidea, artea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu zituzten.

Baina dokumental hau ez da izan euskal zirku ibiltariaren inguruan egindako lan bakarra. Izan ere argitaratu berri da 'Gure Zirkua' liburua, Joseba Urretabizkaiak eta Alvaro Bermejok sustatu dutena, non zirkuko protagonistek beren esperientziak kontatzen dituzten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkua Gipuzkoara iritsiko da asteburu honetan