DV
Donostia
Lunes, 10 de junio 2024, 12:59
Gure Zirkuaren zazpigarren bira abian da. Etxabarri Ibiñan estreinatu zuen maiatzean euskal zirku ibiltariak aurtengo ikuskizuna eta Arrigorriagan ere izan da. Araba eta Bizkain lehen emanaldiak eskaini ondoren, orain Gipuzkoara hurbilduko da Iker Galartzak zuzentzen duen proiektua, hain zuzen, Azpeitiara. Duela bost urte ere egin zuen geldialdia Azpeitian zirkuak, harrera bikaina izan zuelarik.
Publicidad
Aurreko bi geldialdietan izandako arrakasta errepitatzeko asmoz datoz zirkuko malabarista eta aktoreak. Guztira hamaika emanaldi eskaniko dituzte Azpeitian datozen hiru asteburuetan banatuta. Honela, ostiralean zabalduko ditu ateak Gure Zirkuak Esklaben ondoko zelaian kokatuko den karpan, arratsaldeko 19.00etan. Larunbatean bi emanaldi eskainiko dituzte, 12.00etan eta 19.00etan, eta igandean beste bat, hau ere arratsaldez. 19.00etan.
Datorren asteburuan egun eta ordutegi berdinetan izango dira emanaldiak, hau da, ostiral, larunbat eta igandean 19.00etan (larunbatean 12.00etan ere). Azkenik, ekaineko azken asteburuan hiru ikuskizun eskainiko dituzte: ostiralean, hilak 28an, 19.00etan, eta larunbatean saio bikoitza, 12.00etan eta 19.00etan.
Emanaldietarako sarrerak jada interneten eskuratu daitezke, www.gurezirkua.eus web-gunean.
Karparekin Euskal Herrian zehar herri mordoa bisitatu eta bertakoen txaloak lortu ditu Gure Zirkuak azken urteetan. Baina karpatik haratago, zirku honen magia etxeetara ere iristi da, ETBn estreinatu zen lau ataleko dokumentali esker. 'Gure Zirkua heldu da' ikus-entzunezkoan zirkuko kideek beren lanbidea, artea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu zituzten.
Baina dokumental hau ez da izan euskal zirku ibiltariaren inguruan egindako lan bakarra. Izan ere argitaratu berri da 'Gure Zirkua' liburua, Joseba Urretabizkaiak eta Alvaro Bermejok sustatu dutena, non zirkuko protagonistek beren esperientziak kontatzen dituzten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.