

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Lunes, 14 de abril 2025, 17:05
Donostiako Axular Lizeoko ikasleek aurkeztutako 'WheelChair Maps' proiektua izan da enpresa ideiarik onenaren ESMEren lehiaketaren XXXIV. edizioko irabazle. Ekimena Deusto Business Schooleko ESME Junior Enpresak antolatu du, eta guztira 100 ikasle baino gehiagok hartu dute parte.
EAEko batxilergoko lehen eta bigarren mailetako eta gradu ertain edo goi mailako heziketa zikloetako ikasleentzat enpresa munduarekin lehen harremana proposatzen du lehiaketak. Enpresa ideia orijinal eta bideragarri bat proposatu behar dute eta zehaztu zein negozio mota aukeratzen den, kokapena, egitura, langile kopurua, lehiakideak, negozioan abian jartzeko pausoak, finantzaketa, bideragarritasuna, etab.
Axular Lizeoko ikaslee diren Asier Bengoak eta Iker Fondok osatutako taldeak gurpildun aulkian dauden pertsonei egokitutako 'Google Maps' bat diseinatu du, ibilbide optimizatuak eskaintzen dituena, eskailerak, obrak edo beste oztopo batzuk saihestuz. Ideia hau izan da epaimahairen iritziz, aurkeztutako guztien artean hoberena. Bigarren saria Deutsche Schculeko Ruth Garcíak eta Lorien Ugartek lortu dute, portuak, hondartzak eta itsasoak garbitzeko urarekiko erresistenteak diren droneen ideiagatik.
Guztira 100 ikasle baino gehiagok hartu dute parte aurtengo edizioan eta ESME Junior Enpresako arduradunek aurkeztutako proiektuen «maila handia» nabarmendu dute eta, batez ere, ikasleek azken hilabeteetan zehar egin duten «ahalegin eta ilusio handia». Lehiaketan parte hartu duten ikastetxeetako orientatzaileei, babesleei eta irakasleei ere eskerrak eman dizkiete, «haien inplikazioari esker, ikasleek aukera izan baitute eskolak eta lehiaketaren antolaketa bateratzeko».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.