Borrar
Harkaitz Cano, Borja Cobeaga, Eider Rodriguez eta Olatz Salvador Ñ jaialdian izango dira larunbatean Madrilen

Harkaitz Cano, Borja Cobeaga, Eider Rodriguez eta Olatz Salvador Ñ jaialdian izango dira larunbatean Madrilen

Katixa Agirre idazleak osatu du euskal literaturari eskainiko zaion jarduera Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin

I.A.

Donostia

Jueves, 14 de noviembre 2024, 17:34

Eñe literatur jaialdiak hispaniar literaturako idazle ezagunak biltzen ditu udazkenero Madrilen. 15 herrialdetako 145 egile baino gehiagok parte hartuko dute azaroaren 9an hasi eta 26ra bitarte luzatuko de ekimenean, eta aurtengo edizioan ere, euskal letren protagonista nabarmenei ahotsa emango zaie. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Katixa Agirre idazleak osatu du euskal literaturari eskainiko zaizkion ekitaldiak, hiru jarduerek osatuko dutena larunbatean, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan.

Harkaitz Canok eta Borja Cobeagak kultura, zentsura eta autozentsura hizpide izango duten solasaldiarekin hasiko da euskal literaturaren leihoa, 18:30ean. Idazleak eta zinemagileak «oztopo sotil horiek nola saihesten dituzten kontatuko dute, euskal gatazkatik ustelkeria politikora, gai konplexu eta delikatuak jorratzen dituzten lanez betetako ibilbidea berrikusiz» adierazi dute Etxeparetik.

19:15ean, Eider Rodriguez, Isabel Cadenas Cañón eta Nerea Ibarzabalek hartuko dute lekukoa, eta memoria historikoa familiaren historiara edo mikrohistoriara hurbilduko dute. Eleberritik podcastera, hiru egileek familiako oroitzapenekin egin dute lan fikziozko edo ez-fikziozko obrak sortzeko, emaitza nabarmenak eman dituen ikerketa, adiskidetze eta enpatia ariketa batean.

Azkenik, 20:00etan, Olatz Salvador abeslari eta musikagileak, Eneko Sagardoy aktoreak eta Izaskun Gracia Quintana idazleak arte-sorkuntzarekiko konpromisoaz, euskararen erabileraz, intimitatearen zaintzaz eta pertsonalaren eta politikoaren arteko muga delikatuaz hausnartuko dute. Halaber, Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' disko berriko kantuak aurkeztuko ditu.

Eñe jaialdiaren aurreko edizioetan Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Karmele Jaio, Uxue Apaolaza, Mikel Urdangarin, Rafa Ruda, Angel Erro, Danele Sarriugarte, Jon Maia, Miren Amuriza, Fermin Etxegoien eta Juan Ramon Madariaga bezalako izenek hartu dute parte, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harkaitz Cano, Borja Cobeaga, Eider Rodriguez eta Olatz Salvador Ñ jaialdian izango dira larunbatean Madrilen