I.A.
Donostia
Jueves, 14 de noviembre 2024, 17:34
Eñe literatur jaialdiak hispaniar literaturako idazle ezagunak biltzen ditu udazkenero Madrilen. 15 herrialdetako 145 egile baino gehiagok parte hartuko dute azaroaren 9an hasi eta 26ra bitarte luzatuko de ekimenean, eta aurtengo edizioan ere, euskal letren protagonista nabarmenei ahotsa emango zaie. Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Katixa Agirre idazleak osatu du euskal literaturari eskainiko zaizkion ekitaldiak, hiru jarduerek osatuko dutena larunbatean, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan.
Publicidad
Harkaitz Canok eta Borja Cobeagak kultura, zentsura eta autozentsura hizpide izango duten solasaldiarekin hasiko da euskal literaturaren leihoa, 18:30ean. Idazleak eta zinemagileak «oztopo sotil horiek nola saihesten dituzten kontatuko dute, euskal gatazkatik ustelkeria politikora, gai konplexu eta delikatuak jorratzen dituzten lanez betetako ibilbidea berrikusiz» adierazi dute Etxeparetik.
19:15ean, Eider Rodriguez, Isabel Cadenas Cañón eta Nerea Ibarzabalek hartuko dute lekukoa, eta memoria historikoa familiaren historiara edo mikrohistoriara hurbilduko dute. Eleberritik podcastera, hiru egileek familiako oroitzapenekin egin dute lan fikziozko edo ez-fikziozko obrak sortzeko, emaitza nabarmenak eman dituen ikerketa, adiskidetze eta enpatia ariketa batean.
Azkenik, 20:00etan, Olatz Salvador abeslari eta musikagileak, Eneko Sagardoy aktoreak eta Izaskun Gracia Quintana idazleak arte-sorkuntzarekiko konpromisoaz, euskararen erabileraz, intimitatearen zaintzaz eta pertsonalaren eta politikoaren arteko muga delikatuaz hausnartuko dute. Halaber, Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' disko berriko kantuak aurkeztuko ditu.
Eñe jaialdiaren aurreko edizioetan Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Karmele Jaio, Uxue Apaolaza, Mikel Urdangarin, Rafa Ruda, Angel Erro, Danele Sarriugarte, Jon Maia, Miren Amuriza, Fermin Etxegoien eta Juan Ramon Madariaga bezalako izenek hartu dute parte, besteak beste.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.