Helena Taberna zine zuzendaria eta Isaac Rosa idazlea.

Helena Taberna zinegilea eta Isaac Rosa idazlea, hizlari asteartean

'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloaren saio berri baten protagonistak izango dira

I.A.

Donostia

Domingo, 9 de febrero 2025, 20:27

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Z365 arloarekin —Donostia Zinemaldiaren urte osoko jaialdia— eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) elkarlanean antolatutako 'Zinemagileen arteko elkarrizketak' zikloaren laugarren denboraldiak asteartean, otsailaren 11n, jarraituko du. Oraingo honetan Helena Taberna zine zuzendariak eta Isaac Rosa idazleak parte hartuko dute. Saioak Ruth Perez de Anucita izango du moderatzaile, gaztelaniaz izango da, eta Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuko areto nagusian egingo da, 19:00etan hasita.

Publicidad

Egokitzapen literarioarekiko aurreikusitako bi ekitaldietako lehena izango da. Izan ere, Tabernak zinera eraman berri du 'Nosotros' izenburupean bere tertuliakidearen 'Final feliz' eleberria. Datorren otsailaren 28an estreinatuko da, eta aldi berean liburuaren edizio berri bat abiatuko da. Bi lan hauek, hizkuntza desberdinetan adierazita dauden arren, gai bera aztertzen dute: maitasuna eta desamodioa, denboraren joanak egungo bikote harremanetan sortzen dituen argi-ilunak zeharkatuz.

Goya sarietarako izendatuta egon den María Vázquez eta Pablo Molinero dira filmaren protagonistak, bikote bat interpretatzen dutenak: maitemindu egin ziren, ilusio bat bizi izan zuten, seme-alabak izan zituzten, amore ez emateko ahaleginak egin zituzten eta behin baino gehiagotan huts egin zuten. Amodioa bukatzen denean, galderak sortzen dira: non okertu zen dena?, nola amaitu dugu horrela?

'Final feliz' ez da pantaila handira eraman den Isaac Rosaren lehen eleberria, 'El país del miedo' edo 'La mano invisible' lanak ere zinemara iritsi baitira. Zinemagile nafarrak, berriz, hainbat lanekin parte hartu izan du Zinemaldian: 'Yoyes' (2000) eta 'La buena nueva / The Good News' (2009) Made in Spain sailean programatu ziren, esaterako, eta 'Acantilado / The Cliff' (2016) eta 'Varados / Stranded' (2019) Zinemiran bildu zituzten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad