Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Miércoles, 27 de marzo 2024, 13:02
Gipuzkoako kaleak gizartea inplikatzeko gune bilakatu nahi ditu Hitzetatik Ekintzetara egitasmoak. Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek sustatzen duten ekimenaren bigarren edizioa martxan da, eta hirugarren sektore eko-sozialeko hainbat eragileekin lankidetzan, ekintza-programa zabala osatzen ari dira, maiatza eta ekaina bitartean gauzatuko dena.
Proiektuak gizartea 2030 Agendara hurbildu nahi du, bertan planteatzen diren erronketan herritarrak inplikatzeko modu desberdinak bilatuz. Ekimenak jarrera aldaketa bat sustatzea du helburu, hitzetatik ekintzetara pasatzeko, hau da, «klik-a eragitea», diote antolatzaileek. Edizio bakoitza Garapen Jasangarrirako Helburu zehatz bati lotuta dago, eta bigarren hau, hain zuzen, 11. helburuan kokatuko da, Hiri eta Komunitate Jasangarrietan. Hortaz, erronka argia izango du: gune integratzaile, erresiliente, inklusibo eta jasangarriak sustatuko dituzten ekimenak proposatu eta aurrera eramatea.
Programa osoa apirilean aurkeztuko bada ere, Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek eskuartean dituzten proposamenen batzuk aurreratu dituzte. Adin desberdinetako pertsonak elkartuko dituen belaunaldi arteko bazkari herrikoi bat, hondakinekin egindako artelan kolaboratiboa, hirigintza-taktikoan oinarritutako interbentzioak, haurren ikuspegitik sortutako antzezlana edota helduek sentitzen duten bakardadeari aurre egiteko kaleko bankuen erabilera sustatzen duen ekintza bat jasoko ditu programak, besteak beste. Ekintzak maiatzean eta ekainean egingo dira, lurralde osoan.
Aurten proiektuan parte hartzen ari diren eragileen zerrenda luzea da: AHIKU Arkitektura, Artaziak, Ashoka Fundazioa, Debegesa, UPV/EHU Arkitektura ikasleak eta CAVIAR Ikerketa taldea, Eibar Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutua, Elkartu, Emaús Fundazioa, Etiopia utopia, Gautena, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa (GKEF), Helduak adi, Irati Santxez (Ekoliderra), Rosa Atorrasagasti (LEINN ikaslea), Matia Institutoa, Matiazaleak, Osoigo, Pausoka, Real Sociedad Fundazioa, Sorginlore, The languages of Energy, UN etxea eta Unicef.
Estatistiken arabera, herritarren % 50ak gizarteko erronka desberdinetan inplikatzeko prest dago, baina laguntzeko denbora, modua edota testuinguru egokia topatzea zaila zaie. Hain zuzen, Hitzetatik Ekintzetara egitasmoak, kausa desberdinetan ekarpena egitea erraza, erakargarria eta dibertigarria egin nahi du. Izan ere, Kutxa Fundazioko eta Arantzazulab-eko arduradunek diotenez, «guztiok partekatzen dugun espazioak komunitatea indartzeko duen boterean sinesten dugu».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.