Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Viernes, 15 de noviembre 2024, 12:42
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioa jarri du martxan, Euskal Herriko sortzaileen film laburrak eta bideoklipak ezagutzera emateko helburuarekin. Lanak aurkezteko epean igandean, azaroaren 17an amaituko da. Euskal zinemari bultzada emateaz gain, lan onenak ere sarituko dira. Antolakuntzatik nabarmendu dutenez, jaialdi hau «ezinbesteko hitzordua» bilakatu da euskal zinemazaleentzat.
Huhezinema 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra egingo da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Adituek osatutako epaimahaiak ebaluatuko ditu jasotako film laburrak, eta, lan horiek erakusteaz gain, zinemarekin lotutako hainbat jarduera egingo dira ekitaldian zehar.
Lau sari-kategoria finkatu dituzte parte hartzaileentzat: sail ofiziala, ikasleen saila, bideoklipen saila eta Mundukide saria. Gainera, kategoria bakoitzaren baitan sari bat baino gehiago banatuko da. Hala, sail ofizialean, adibidez, finalista bakoitzak 150 euro jasoko ditu parte hartzegatik, eta Huhezinema saria (650 euro) eta ikusleen saria (100 euro) emango dira.
Ikasleen kategorian, berriz, filmik onenak 300 euroko saria jasoko du, eta MU saria eta ikusleen saria ere banatuko dira (200 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren). Bestalde, bideoklipen kategorian, lanik onenak 300 euro eramango ditu, eta ikusleen saria 100 eurokoa izango da.
Era berean, aurkeztutako film laburren artean giza eskubideen eta justizia sozialaren gaia hobekien landu duen lanak edo egungo munduan dugun tokiari buruzko gogoeta eragiten duenak 700 euroko saria eskuratuko du. Horren gaineko erabakia epaimahai ofizialak eta Mundukide erakundeko ordezkari batek hartuko dute -hegoaldeko herrialdeetan garapen proiektuak gauzatzen dituen gobernuz kanpoko erakundea da Mundukide-.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.