Igandean ospatuko da Ibarran XXIII. Artisautza eta Elikadura Azoka Berezia

Herriko bost gune ezberdinetan egongo dira banatuta aurten azokako postuak eta lehiaketak

A. Núñez

Ibarra

Viernes, 15 de septiembre 2023, 19:14

Hauspoa elkarteak hamairugarren urtez antolatu du Ibarrako Azoka Berezia, igandean goiz guztian ospatuko dena. Aurten herriko bost gune ezberdinetan banatuta egongo da ekitaldia goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Publicidad

Hogeitamar elikagai, artisautza, eta erakusketa-postutik gora parte hartuko dute, gehienak eskualdekoak. Era berean, lehiaketak ere antolatuko dira: Ibarrako Piparraren XVII. Lehiaketa Gastronomikoa eta V. Gildaren Lehiaketa gastronomikoa, Xepla elkartearen eskutik; eta Tolosaldeko XXV. Ezti lehiaketa, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak antolatuta.

Gune ezberdinak

Horrela, Ibarrako plazan eskualdeko abereen erakusketa egongo da. Bertan, ikusgai egongo dira hegaztiak, behiak, txekorrak, ahuntzak, poniak eta abar. Arane iturri inguruan, berriz, taloak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Uzturpe ikastolaren eskutik, baita arropa postuak ere. Gune berean, 11:30tik aurrera Rafa Gorrotxategiren eskutik txokolate tailerra egingo da 8-12 urte bitarteko gaztetxoekin.

Emeterio Arresera bidean Kultur Etxean egiten diren ikastaroetan parte hartzen duten herriko artistek beraien lanak ikusgai jarriko dituzte eta nola lan egiten duten ikusteko aukera ere egongo da. Pintura, ehoziri eta berritutako altzariak erakutsiko dituzte eta gorputz pintaketa ere izango da.

Artisautza eta Elikadura Azokako postuak Emeterio Arrese plazan egongo dira kokatuta. Gainera, Xepla elkarteko kideek txosna jarriko dute eta pipar freskoak erreta jateko aukera egongo da, baita txorizo pintxoak ere. Bertan egingo da Tolosaldeko XXV. Ezti Lehiaketa.

Publicidad

Errakestistak frontoian, Ibarrako piparraren lehiaketa gastronomikoa antolatuko du Xepla elkarteak, Pintxoaren XVII. edizioa eta Gildaren V.a. Gainera, epai-mahai lanetan urte luzez aritu diren bi sukaldariei omenalditxoa egingo diete, Matias Gorrotxategiri eta Hilario Arbelaitzi. Hori bai, aurretik epai lanak egin eta gero.

Erakusketa Kultur Etxean

Marce Tenak zuzentzen duen 'Marrazki, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerreko ikasleen lanen erakusketa dago ikusgai Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean. Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da zabalik, goizez 11:00etatik 13:00etara bisitatu ahal izango da, astelehenetan izan ezik, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad