IkerGazte kongresuaren azken edizioa Kursaalean egin zen 2023ko maiatzean. Lusa

IkerGazte2025 kongresuak seigarren edizioa maiatzean burutuko du

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da eta artikuluak otsailaren 17ra arte aurkeztu daitezke

I. Altuna

Donostia

Martes, 7 de enero 2025, 17:36

IkerGazte kongresuaren edizio berri bat antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) maiatzerako. Kongresuaren muina ikertzaileek aurkezten dituzten komunikazioak dira eta dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea. Otsailaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dira eta lanek betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak dagoeneko ikusgai dituzte interesdunek.

Publicidad

UEUko iturriek azaldu dutenez, ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen batean sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei, tesia azken urteetan aurkeztu dutenei edota Ikerketa lanen bat egin dutenei (MALa edo GrALa adibidez, beti ere ikerketaren kalitatea bermatzen baldin bada) begirako kongresua da IkerGazte.

Euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea ditu helburu IkerGaztek, UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresuak. Seigarren edizioa maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Argitalpenak

Aurtengo kongresurako onartutako komunikazio guztiekin ISBNdun bost liburu argitaratuko dira, jakintza arlo bakoitzerako bat. Gainera, artikuluak DOI zenbakiarekin eskuragarri izango dira inguma.eus datu-basean.

Komunikazioen interes eta kalitatearen arabera ahozko aurkezpen moduan, posterra duen mikroaurkezpen bezala edo poster gisara aurkeztuko dira. Hautatutako lanak aurkezteko ezinbestekoa izango da kongresuan matrikulatzea, gogoratu dute antolatzaileek.

Publicidad

Sariei dagokienez, ahozko aurkezpenetan 5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat. Sari berezi bat ere izango da, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad