Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Miércoles, 23 de octubre 2024, 12:57
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 'Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara' ekitaldia antolatu du ostegun honetan, «ikertzaile gazte euskaldunek beren ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean emateko aukera izan dezaten». Hain zuzen ere, UEUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, ekimenaren helburua da ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitzea eta aldi berean egiten duten lana aitortzea.
Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako ekimen hau Bilboko BIRA kulturgunean ospatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Horrela, Ane Portillo Blanco ('Zientzien irakaskuntzaren eta STEM hezkuntzaren arteko tartea murriztuz'), Claudia Torralba Rubinos ('Eusko Legebiltzarreko interpreteen lana aztergai. Bide berrietan barrena'), Irati Mendia Garcia ('Bidaiari-trenen esekidura pneumatikoaren karakterizazio eta modelizazio dinamikoa'), Ivan Gomez Lopez ('Opuntia spp. kaktusa, obesitatea maneiatzeko konposatu bioaktiboen iturria') eta Xabier Arraztoa Lazkanotegi ('Litio-ioizko bateria elektrikoak kudeatzeko sistemen moldakortasuna eta segurtasun funtzionala') ikertzaile gazteek parte hartuko dute.
Ana Zubiaga Elordieta eskarmentu handiko ikertzailea ere egongo da ekitaldian eta bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azalduko dizkie bertaratzen direnei. Guztiak gidatzen Maite Luengo Aguirre Arte Garaikideko doktorea arituko da eta amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egiten saiatuko dira Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolariak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.