Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Ikus-entzunezkoen talentu berrientzat 820.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak diru laguntzetan

Ikus-entzunezkoen talentu berrientzat 820.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak diru laguntzetan

Bereziki euskaraz egiten diren lanak eta emakume artistek sortzen dituztenak babestu nahi ditu Kultura Sailak

I. A.

Donostia

Martes, 26 de diciembre 2023, 17:44

Talentu zein belaunaldi berrien beharrei erantzuteko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko sektoreari lotutako hainbat diru laguntza bideratuko ditu, orotara 820.000 euro 2023-2024 aldian. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik bultzatutako diru laguntza zuzenek bilatzen dutena da profesional berriei tresnak ematea sormena, ekintzailetza eta profesionalizazioa garatzeko ahalik eta denbora laburrenean beren hazkundea ahalbidetzeko,

Jaurlaritzako arduradunen arabera, «bertoko ikus-entzunezkoen ekoizpena babestu eta sustatu» nahi ditu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bidez, «bereziki euskaraz egiten direnak eta emakume artistek sortzen dituztenak». Horrela, babesa eskainiko zaie sorkuntza prozesuan, beste laborategi eta proiektuekin esperientzia trukeak egingo dira, eta teknologia berrietara egokitzeko irizpideak edota nazioartekotzeko babesa eskainiko zaie, beste ekintza batzuen artean. Hori guztia posible izango da Jaurlaritza eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren arteko akordio bati esker.

Laguntzak jasoko dituzten proiektuak

Honela, Jaurlaritzak onartutako finantzaketak balioko du Donostia Zinemaldiko 'Ikusmira berriak' proiektua sortzen laguntzeko, 'Zinebi Networking: dokumentalen sorgunea' prestakuntza ingurunea sustatzeko, 'Dirdira Lab' film artistiko eta esperimentalak garatzeko, 'Tabakalera Lab' proiektua finantzatzeko, 'Noka Industry' ikus-entzunezko proiektua martxan jartzeko edota 'ARENA' narratiba berrien inguruko proiektua abiatzeko.

Zehazkiago, Apellaniz & De Sosa ekoiztetxeari 100.000 euroko diru laguntza emango zaio 'Dirdira Lab' ikus-entzunezko laborategiko film artistiko eta esperimentalak garatzeko, eta Arriaga kultur jardueretarako zentroari 150.000 eurokoa, 'Zinebi Networking: dokumentalen sorgunea' ikus-entzunezko azeleragailuaren proiektuaren garapena sendotzen laguntzeko.

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak 80.000 euroko diru laguntza jasoko du, 'ARENA' gidoiak idazteko proiektua abiatzeko, eta Donostia Zinemaldiari 200.000 eurokoa 'Ikusmira berriak' proiektuari laguntzeko.

Azkenik, Tabakalera zentroari 200.000 euroko diru laguntza zuzena emango zaio 'Tabakalera Lab' ikus-entzunezko laborategia proiektuaren garapena finantzatzeko, eta Zineuskadi elkarteak 90.000 eurokoa 'Noka Industry' emakumeen ikus-entzunezko garapenean zuzendaritza eta produkzio taldeei laguntzeko proiektua garatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikus-entzunezkoen talentu berrientzat 820.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak diru laguntzetan