Borrar
Bi kategoriatan lor dezake Usurbilek izendapena. Lobo Altuna
Inklusibotasunaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen 2025eko sariketan izango da Usurbil

Inklusibotasunaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen 2025eko sariketan izango da Usurbil

Bi kategoriatan izendatu dute: 50.000 biztanlez azpiko udalerrienean etaetxebizitza politika inklusiboenean; sariak apirilaren 29an banatuko dira

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 6 de abril 2025

Inklusibotasunaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen 2025eko sariketan Usurbil hautagai gisa izendatu dute, hiru kategoriatatik bitan: 50.000 biztanlez azpiko udalerrienean eta etxebizitza politika inklusiboenean. Sari banaketa apirilaren 29an izango da, Bruselan, eta udal-gobernuko ordezkaritza bat han izango da.

Generoa, arraza, jatorri, erlijio, desgaitasun, adin edo sexu joera dena delakoa ere, guztientzako inklusiboak izango diren hiri, herri eta eskualdeak sustatzeko egiten duten lana aitortzea da sariketaren helburua: laugarren edizioa izango da aurtengoa. Guztira, Europako Batasuneko 15 estatu kidetako 60 hiri, herri eta eskualde aurkeztu dira aurtengo sariketara, eta horietatik 20 pasatu dira finalera, tartean, Usurbil. Hiru kategoria bereizten dira: 50.000 biztanletik gorako udalerriak, 50.000 biztanlez azpiko udalerriak eta etxebizitza politika inklusiboena. Kategoria bakoitzean 10 hautagai sailkatu dira, eta bakoitzean hiru sari emango dituzte: urrea, zilarra eta brontzea.

50.000 biztanlez azpiko udalerrien kategorian, Usurbilekin batera Italiako Francavilla Fontana, Gualdo Tadino, Settimo Torinese eta Sogliano al Rubicone, Finlandiako Mariehams, Greziako Platanias, Valentziako L'Alfas del Pi eta Galiziako Parada de Sil eta San Xoan de Rio daude.

Etxebizitza politika inklusiboen kategorian, berriz, Italiako Francavilla Fontana eta Gualdo Tadino, Portugaldo Braga, Austriako Salzburgo, Galiziako Parada de Sil eta San Xoan de Rio eta Zaragoza daude.

Hautagaitza aurkezteko, Usurbilgo Udalak aniztasunaren, parekidetasunaren, zaintzaren eta etxebizitzaren alorrean azken urteetan egindako proiektuak aurkeztu ditu sariketan. Besteak beste, harrera herri izateko egindako urratsak, Emakumeon Etxearen proiektua, zaintza eredu propioa sortzeko egindako parte hartze prozesua eta Usurbilgo zaintza ekosistemaren parte diren etxebizitza baliabideak (belaunaldi arteko etxebizitza komunitario Txirikorda eta Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzak zein bizi osorako etxebizitzen proiektua).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inklusibotasunaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburuen 2025eko sariketan izango da Usurbil