I. A.
Donostia
Domingo, 9 de febrero 2025, 20:30
'Irabazi Arte!' telesailaren denboraldi berria ikusgai izango da otsailaren 14tik aurrera UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren 80 udalerritan, euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko UEMAk eta EiTBk sinatutako hitzarmenari esker.
Publicidad
UEMAko iturriek gogorarazi dutenez, euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuen lehen aldiz iaz EiTBrekin, eta hitzarmen horren baitan euskarazko telesail arrakastatsuenak udalerri euskaldunetako zinema eta kultur aretoetan estreinatzeko lizentzia du UEMAk.
Hitzarmenaren lehen emaitza azaroan heldu zen, 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria estreinatu zutenean. Ekimenak izandaka arrakastaren ondoren, oraingoan 'Irabazi Arte!' telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala estreinatuko dute otsailaren 14tik UEMAko kide diren 80 udalerritan.
Denboraldi berriko lehen atala otsailaren 21ean izango da ikusgai ETBren lehen katean, eta haur eta gaztetxoentzako EiTBren Makusi plataforman, berriz, astebete lehenago estreinatuko dute, otsailaren 14an. Egun horretan bertan izango da ikusgai UEMAko kide diren herrietan ere, zinema eta areto publikoetan.
'Irabazi Arte!' arrakasta handiko EiTBren transmedia proiektua da, eta telesailaz gain, baditu beste hainbat euskarri ere: emakumezko kirolari erreferenteak ezagutarazteko podcasta, Nerea Loiolak idatzitako eta Aitziber Alonsok ilustratutako komiki digital interaktiboa, eta eduki ugari sortzen eta zabaltzen duten sare sozialetako kontuak eta kanalak.
Publicidad
Printzesak futbol taldeko kideen gorabeherak dira telesailaren ardatza, nerabe eta gazteen ohiko kontuak islatuz, besteak beste, ikasketak, maitasuna, homofobia edota emakume izateagatik jasan beharreko gutxiespena, beti ere suspentsea elikatzen duen gidoiarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.