Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Jueves, 14 de noviembre 2024, 17:37
Irakurketa-idazketa prozesuan irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko 'Irakurle Digitala' web tresna sei hizkuntzatan erabiltzeko aukera dago Elhuyarren TTS ahotsei esker. Hasierako euskara, gaztelania eta ingelesari, galego, katalan eta frantsesa gehitu zaizkio orain.
Elhuyarreko iturriek jakinarazi dutenez, 2016an gizarteratu zen tresnaren lehen bertsioa; irakurketa-idazketa prozesuan dislexia bezalako irakurtzeko zailtasuna duten ikasleei laguntzeko tresna bat da, eta beste ikasle askorentzat ere lagungarria izan daiteke, esaterako, ikusmen-urritasuna dutenentzat edo hizkuntzari lotutako nahasmenak dituztenentzat. Ordenagailuko pantailan dagoen testua irakurri beharrean entzuteko aukera ematen du, testua nabarmendua agertzen den bitartean; horrela, ikasleak errazago irakur dezake edukia.
'Irakurle Digitala' tresnak egungo teknologietara jauzi egin du, eta horren adierazgarri dira testuak irakurtzeko erabiltzen diren ahots automatikoen kalitatea eta tresna erabiltzeko ematen diren aukerak. Ahotsei dagokienez, lehen, euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzeko modua eskaintzen zuen, eta, orain, galegoa, katalana eta frantsesa ere erabil daitezke testuak entzuteko.
Horrela, Elhuyar «apustu sendoa» egiten ari da «adimen artifizialeko tresnen hedapen egokia egiteko eta erabilera zuhurra bultzatzeko». Era berean, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola inklusiboa bermatu eta bultzatzeko asmoarekin sustatu du proiektua.
'Irakurle Digitala' web nabigatzaileetan instalatzeko plugin bat da. Interneten eskuragarri dauden webguneak irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain, ordenagailuan gordeta dauden fitxategiak irakurtzeko aukera ere ematen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.