San Juan Baleontziaren erreplika lanek aurrera jarraitzen dute Albaolan. Arizmendi

Itsas nabigazioak Euskal Herriko historian izan duen garrantzia landuko duen ikastaroa antolatu dute

Albaolako ordezkariek ikuspegi orokorra eskainiko dute online bidez burutuko den formakuntza honetan

I. Altuna

Donostia

Domingo, 29 de octubre 2023, 19:22

1565ean Canadako Red Bayen hondoratu zen San Juan baleontzia. Gertakari hau ardatz bezala hartuz, UNED eta Asmoz Fundazioak elkarlanean «Euskal Herriko historia San Juan baleontziaren bidetik» izeneko formakuntza antolatu dute, datorren azaroaren 8an hasiko dena. Jazoera historiko honekin estuki loturiko jarduera ekonomikoei buruzko ikuspegi orokorra eskainiko dute Xabier Agote, Mikel Leoz eta Xabier Alberdik. Jarduera ekonomiko horien artean bale arrantza, basogintza, ontzigintza eta nabigazioa landuko dira

Publicidad

Kurtso honen asmoa ozeanoetan zeharreko nabigazioan oinarritutako itsas jardueretan beharrezkoa zen ontzi teknologiaren garapenerako Euskal Herrian eman zen espezializazioa azaltzea da. Halaber, jarduera ozeanikoek Euskal Herriko ekonomia, gizartea eta paisaia nola moldatu zuten ulertzeko ezagutza ere landu nahi da. «Honek guztiak Euskal Herria herri itsastar batean bilakatu zedila bideratu zuen, gure herriaren bilakaera historikoa eta gure lurraldeez gain Espainiako Monarkiaren baitan eta Europako eta Ameriketako beste hainbat lurraldeetan izan zuen eragina ulertzeko funtsezkoa dena», azpimarratu dute ikastaroaren antolatzaileek.

Euskal itsas historian giltzarri izan diren ontzigintza, basogintza, bale arrantza… bezalako jarduerei buruzko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori zuzendutako formakuntza diseinatu dute. Ikastaroak (euskaraz eskainiko da) 15 ordu izango ditu, 12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo. Azaroaren 8an eta asteazkenero, abenduak 20 bitarte izango da, arratsaldez.

Kurtsoan azalpenak eskainiko dituzten adituei dagokienez, Xabier Alberdi Historian doktorea eta euskal itsas historian espezialista da, eta hainbat ikerketa historiko-arkeologiko egitasmo zuzendu ditu. Gaur egun Euskal Itsas Museoaren zuzendaria da eta Albaolako Ikerketa Sailaren zuzendaria.

Xabier Agote ondare balioa duten ontzi historikoen eraikuntzan espezialista den ontzigilea da, egun Albaola Itsas Kultur Faktoriako zuzendaria. Bertan eraikitzen ari dira azken urteetan San Juan baleontziare erreplika.

Publicidad

Azkenik, Mikel Leoz itsas ondarearen ikerketan eta hedapenean aditua da, Albaola Elkartearen ontzi eraikuntza egitasmoen zuzendari teknikoa eta itsas ondarearen hedapen egitasmoen arduraduna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad