

Secciones
Servicios
Destacamos
E. Arraiago
Aia
Domingo, 21 de abril 2024, 17:35
Landare Berezien Azoka izango da Aian kokatzen den Iturrarango lorategi botanikoan hilaren 27 eta 28an. Datorren asteburuan, gune berezi hau kolorez eta usain goxoz estaliko duten mundu guztiko landare, zuhaitz eta lore bitxiez berriro ere beteko da. Izan ere, azoka honi esker, Euskal Herriko landare mintegiek ere urrats handiak eman dituzte bertako espezieen bilaketa eta kontserbazioan, eta aurrera begira ere bide horretan lagungarri izaten jarraitu nahi dute antolatzaileek. «Etapa berri hau, urtean behin ospatzen den Landare Berezien Azokarekin hasi genuen. Urte guzti hauetan egindako lanaren ondoren, azokaren zain irrikitan egoten den publiko zabal bat sortzea lortu da eta hauekin dugun harremanari eutsi nahian, bai erosle baita mintegizale parte hartzaileekin ere, 2024an ere, Landare Berezien Azoka ospatuko dugu», azaltzen dute.
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan. «Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak», diote antolakuntzatik. «Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek».
Hitzordu berde honi jarraiki, urtero Iturraranera beraien altxor partikularraren bila gerturatzen diren zaleei, azokara berezi honetara gerturatzeko gonbidapena luzatzen diete. Erakusketa eta salmentaz gain, datorren asteburuan tailer eta hitzaldi desberdinak izango dira.
Horien artean, larunbatean hilak 27, Iñaki Larrañaga eta Jakoba Errekondo izango dira. Gipuzkoako Lorategi eta Parkeak hizpide izango ditu Larrañagak goizeko 11:30ean, Aiako kultur etxean. Errekondok berriz, baratza, frutarbolen, loreen eta basoen kontsultategia arratsaldeko 16tan Aiako Kultur Etxean euskaraz izango den hitzaldian.
Igandean berriz, apirilak 28, Garbiñe Larreak eta Aroa Zuloagak 'Udaberria eta sendabelarrekin egindako gibel garbiketa' hitzaldia eta 'Sendabelarrak, Aiarren ondare inmateriala' liburuaren aurkezpena eskainiko dute goizeko 11:30etan Aiako kultur etxean euskaraz.
Bestalde, Meriflauers eta Nia Floralarten eskutik lore moztuarekin xestoak egiteko tailerra antolatu da, (10-12 familia. 15 euro/familiako), arratsaldeko 16tan. Aiako kultur etxean.
Gainera, Emilia Valencia Martínek 'Fotografiando la naturaleza, como optimizar nuestras fotografías de flores y jardines' tailerra eskainiko du gaztelaniaz rguerdiko 12:00etan, Iturraran lorategi botanikoan. (5€/pertsonako. Gehienez 15 laguneko taldea).
Aurrez erreserbatu behar da: Iturraran Parketxean. 943 83 53 89 . iturraran@gipuzkoanatura.eus
Azokako ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da (12 urte edo gutxiagokoak dohain) eta azokaren atarian egongo dira salgai.
Gogoan izan Pagoeta Parkearen inguruan 2 aparkaleku gune antolatuko direla: bat Aia herrian (43.2365778,-2.1484009) eta bestea Txurrukan (43.276693-2.133107), Orio ondoan. Hauetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azoka gunera.
Aparkalekuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 09:15ean aterako da, azkenekoa 16:45ean. Azoka gunetik aparkalekuetara azkena 18:15etan.
Trenez datozenentzat, Zarauzko Euskotren tren geldokitik (San Pelaioko geralekua) autobus zerbitzua egongo da azoka gunera. Autobus geltokia suhiltzaileen biribilgunean kokatuko da, San Pelaioko geralekutik 5 minutura oinez. Lehendabizikoa 09:23ean aterako da Zarauztik azoka gunera eta 14:23ak bitartean ordu-erdiero izango da eta handik aurrera orduro izango da, azkena 16:23tan.
Azoka gunetik Zarautzerako itzulerako lehendabiziko autobusa 10:45tan izango da. 13:45ak bitartean orduerdiero izango da eta gero orduero, azkena 17:45tan. Donostia-Zarautz trena, Zarautzera orduero 20 minututan iristen da. Bilbao-Zarautz trena, Zarautzera orduero 08 minututan iristen da.
Erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta erosleak kotxea utzi duen aparkalekuko kontsignarainoko garraioa.
Sarbide bakarra Iturrarango bidegurutzetik izango da, Iturrarango Lorategi Botanikoko gainontzeko sarbideak itxita egongo dira 2 egun hauetan.
Azoka gunean txakurrak sar daitezke, baina lotuta eraman behar dira eta erreparoz zaindu. Petsona bakoitzeko txakur bat baino gehiago ez da onartua izango. Hala ere, ez dira egun egokienak txakurra ekartzeko, jende asko biltzen da eta jende artean urduritu egiten dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.