![Itziar Laka hizkuntzalariak eta Maite Aizpurua eta Garazi Navas gazteek jaso dituzte Eusko Ikaskuntza sariak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/19/Eusko%20ikaskuntza-denak.jpg)
![Itziar Laka hizkuntzalariak eta Maite Aizpurua eta Garazi Navas gazteek jaso dituzte Eusko Ikaskuntza sariak](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/07/19/Eusko%20ikaskuntza-denak.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 19 de julio 2024, 17:40
Bilboko Azkuna Zentroan izan da ostiral honetan Eusko Ikaskuntza–Laboral Kutxa Sariak emateko ekitaldia. Sariak 1995etik Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietako curriculum onenak aintzatesten ditu, eta 2019tik aurrera gazteek aurkeztutako sorkuntza- edo ikerketa-proiektuak ere bai. 2024ko edizioan, Itziar Laka hizkuntza-ikertzailea eta Maite Aizpurua eta Garazi Navas sortzaileak saritu dituzte, azken hauek Adarbakarra eta soinujolea proiektu artistikoaren egileak.
Laboral Kutxako Presidente Adolfo Plazak berretsi egin du erakundeak sariari emandako babes osoa, eta eskerrak eman dizkie erakundeei eta hori posible egin duten pertsonei. Hala, Itziar Lakari buruz, «pertsona irekia, ekintzailea, kolaboratzailea eta gure hizkuntzaren etorkizunarekin konprometitua» dela nabarmendu du Plazak, eta, aldi berean, erreferente handia dela mundu mailako ikertzaile profesionalentzat eta, bereziki, euskal gazteentzat.
Bestalde, Plazak Gazte Saria jaso duten emakumeen «prestakuntza zabala» azpimarratu du, eta etorkizun oparoa izango dutela iragarri die, aitortza hori euren karreretarako pizgarri izateko desioa agertzearekin bat.
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak Itziar Laka sarituaren bi ideia aipatuz hasi da: hitzak gurekin jaiotzen direla, eta hizkuntza oraindik argitu gabeko misterioz betetako fakultatea dela, duela lau hamarkada ikertzen hasi zen misterioaz. Gazte Sariari dagokionez, 2019tik saria ematera animatzen duen espirituarekin guztiz bat datorren proiektua dela esan du. Proposamen horrek «gure orainaren errealitate konplexuari buruzko hausnarketarako ateak zabaldu nahi ditu, garaikidetasunetik, eta begirada berriak» plazaratu nahi ditu.
Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria CV nabarmenari ematen dion diploma eskuan zuela, Itziar Lakak hartu du hitza. Esker oneko hitzen artean, leku berezia izan dute berak zuzentzen duen Gogo Elebiduna ikerketa taldea osatzen duten kideek. Gure gizartean euskararen, hizkuntzaren eta elebitasunaren ikerketak «estrategikoa» izan behar duela aldarrikatu, eta unibertsitateak daukan erabateko garrantzia azpimarratu du, unibertsitatearen zioa ezagutza sortzea eta zabaltzea delako, hiritarren jakintza etengabe eguneratuaz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.