I.A.
Donostia
Jueves, 18 de julio 2024, 13:14
Itziar Laka Mugarza hizkuntzalariak 2024. urteko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jasoko du ostiralean, uztailaren 19an, Bilboko Azkuna Zentroan egingo den ekitaldian. euskarari eta elebitasunari buruz egin duen ikerketaren bitartez, euskararen eta Euskal Herriaren garapen zientifiko eta kulturalari egindako ekarpen nabarmenagatik.
Publicidad
Laka UPV/EHUko irakasle katedraduna da eta 1990an tesia aurkeztu ostean New Yorken, Vienan, Utrecht-en, Napolin eta Río de Janeiro-n izan da irakasle. Hizkuntzalaritza esperimentala eta neurohizkuntzalaritza lantzen dituen lehenengo ikerketa taldea sortu zuen 2010ean. Hainbat proiekturen ikertzaile nagusi izan da Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta nazioartean, eta hizlari gisa parte hartu du hizkuntzalaritzaren arloko nazioko eta nazioarteko biltzarretan. Era berean, irakasle izan da hainbat herrialdetako unibertsitateetan. Egun, Gogo Elebiduna ikertaldeko ikertzaile nagusia da
Lakak euskarari eta elebitasunari egin duen ikerketaren bitartez, euskararen eta Euskal Herriko garapen zientifiko eta kulturaren inguruan ekarpen nabarmena egin du. Zentzu horretan, epaimahaiak adierazi du «Elebitasunaren inguruan egon diren mito ba tzuk ebidentzia zientifikoaren bitartez bertan behera utzi ditu, euskarari ez ezik, hizkuntzalaritzari bere orokortasunean ere, ekarpen nabaria eta agerikoa eginez».
Bestalde, Garazi Navasek eta Maite Aizpuruak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria jasoko dute ekitaldi berean, bere seigarren edizioan, 'Adarbakarra eta soinujolea' lan performatiboari esker. Saria 6.000 eurorekin lagunduta dago.
Bere proposamenak euskal kulturaren irudimenean, mitologian eta erreferentzietan ikertzera gonbidatzen du, ikuspegi queer-feminista eta garaikidean oinarrituta. Diziplinartekotasunetik (musika, literatura eta antzerkia), euskal kulturaren elementuak eguneratuko dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.