
I. A.
Donostia
Lunes, 17 de marzo 2025, 17:54
Izarok «Olaiari eta Olaiarentzat» idatzitako kanta da 'Saldu genizun', maitasuna eta erresilientziari eginiko poema txiki bat. Oronoz-Mugairiko musikariak zaldiekiko duen maitasunean egosia, kantu hau «besarkada bat» da, «zaintzan oinarritutako laguntasun mezu bat», dio abeslariak. «Behar genuen duoa; konplizitatea eta aiurria». Izaro limoiak zukutzen eta Olaia lepoari eusten egon ostean, zaldiak dituztela jakinda, pottoka bat salduko digute 'Saldu genizun' abestian.
Publicidad
Valeria Castro kanariarrarekin eta Baiuca elektronikako musikari eta ekoizle galiziarrarekin elkarlanean aritu ondoren, Izarok BECeko Bizkaia Arenan maiatzaren 31n eskainiko duen kontzertuan zuzenean estreinatuko duen hirugarren kolaborazioa izango da 'Saldu genizun' abestia. Izan ere, Cerodenero bira bukaeraren opari gisa, miresten duen jendeari eginiko kantu bilduma bat osatzen ari da mallabiarra, eta hirugarrena Olaia Inziarte musikariari eskaini nahi izan dio.
Olaiaren 'Lehengo Lepotikan Burua' lehen diskoak «txundituta» utzi zuen artista mallabiarra; «bat-bateko konexioa» sentitu zuen abesti horien atzean zegoen pertsonarekin, haize freskoaren antzera sartu zitzaion bere musika barrura arte, eta guztiz identifikatuta sentitu zen hainbat mezu eta pentsamendurekin. Hori horrela, lotura berezi horren emaitza .
Olaia Inziartek bere bigarren lana argitaratu berri du 'Zerrautsa' eta bera izango da Izaroren Cerodenero agur kontzertua irekiko duena, maiatzaren 31an Bizkaia Arenan. Emanaldi honetan parte hartuko duten beste gonbidatuak izango dira Baiuca, Olatz Salvador, Valeria Castro, Miki Núñez, Martin Urrutia, Esanezin eta Janus Lester.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.