Borrar
Uned-Bergarako egoitza. Migura
Jaurlaritzak 201.000 euro emango dizkio UNEDi euskal kulturarekin eta euskararekin lotutako formakuntza proiektuetarako

Jaurlaritzak 201.000 euro emango dizkio UNEDi euskal kulturarekin eta euskararekin lotutako formakuntza proiektuetarako

Laguntza hau 2023an dagoeneko UNEDi eman zaion urteroko 500.000 euroko diru laguntzari gehitu zaio

DV

Donostia

Martes, 31 de octubre 2023, 13:18

UNED Urrutiko Unibertsitateak euskal kulturarekin eta euskararekin lotutako urrutiko prestakuntza proiektuak finantzatzeko zuzeneko laguntza jasoko du. Hori adostu du Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak astearte honetan. Guztira 201.672 euroko dirulaguntza izango da, 2023ko ekitaldian bideratuko dena.

Zehazki, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, UNEDek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dituen hiru ikastegien artean banatuko da diru laguntza: Gasteizkoarentzat 66.083 euro, Bergarakoarentzat 77.655 euro eta Bizkaikoarentzat 57.934 euro. Hiru ikastegi elkartuek diru laguntza erabili beharko dute euskal kulturarekin eta euskararekin lotutako urrutiko prestakuntza programaren barruan.

Hezkuntza Sailak eta UNEDek 2021eko apirilean sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez, besteak beste, Jaurlaritzak unibertsitatearen EAEko hiru ikastegien finantzaketan izango duen parte hartzea arautzen da. Hitzarmenak urteko finantzaketa handitzeko aukera jasotzen du, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza proiektuak garatzeko. Laguntza berria, beraz, 2023an dagoeneko UNEDi eman zaion urteroko 500.000 euroko diru laguntzari gehitu zaio.

Lankidetza hitzarmenari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluan ekainaren 6an onartu zen UNEDen urteroko laguntza. Laguntza hauen bidez, Hezkuntza Sailak aintzat hartzen du UNEDen ikastegiek egiten duten lan akademiko, kultural eta sozial garrantzitsua, eta bere gain hartzen du Euskadin egiten dituzten jarduerei laguntzen jarraitzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaurlaritzak 201.000 euro emango dizkio UNEDi euskal kulturarekin eta euskararekin lotutako formakuntza proiektuetarako