Borrar
Euskarazko literatura argitalpenak diruz laguntzeko 515.000 euro erabiliko dira eta gaztelaniazkoentzat 125.000. Royo
Jaurlaritzak 760.000 euro banatuko ditu literatura argitalpenak sustatzeko

Jaurlaritzak 760.000 euro banatuko ditu literatura argitalpenak sustatzeko

Aurtengo deialdian lehenengo aldiz lagunduko dira euskarara itzulitako nazioarteko liburu salduenak

DV

Donostia

Jueves, 11 de julio 2024, 18:06

Eusko Jaurlaritzak 2024. urtean euskarazko eta gaztelaniazko literatura argitalpenetarako 760.000 euro banatuko ditu, iaz baino 60.000 euro gehiago. Horrela onartu du gobernu kontseiluak aste honetan.

Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren helburuetako bat literatura edizioa sustatzea da, eta horretarako, argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko eta gaztelaniazko literatura lanen urteko edizio planaren eta euskarazko audioliburuen argitalpen kostuen parte bat ordainduko du 2024an.

Aurtengo deialdiaren barruan, lehenengo aldiz lagunduko dira euskarara itzulitako nazioarteko liburu salduenak, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak horregatik bideratu ditu aurrekontu sailera iaz baino 60.000 euro gehiago.

Horrela, euskarazko literatura argitalpenak diruz laguntzeko 515.000 euro erabiliko dira eta gaztelaniazkoentzat 125.000; guztiak 2024an argitaratuko diren literatura liburuak izan beharko dira, paperean edo formatu digital irakurgarriak.

Euskarazko literaturako audioliburuen argitalpenen artean 60.000 euro banatuko dira; 2024an argitaratuko diren giza ahotsez grabatutako euskarazko literaturako audioliburuak izan beharko dira.

Liburu salduenak

Euskarara itzulitako nazioarteko liburu salduenen argitalpenak diruz laguntzeko 60.000 euro erabiliko dira; 2024an plazaratuko diren paperean edo formatu digital irakurgarrian inprimatutako euskarazko literatura liburuak izan beharko dira, baldin eta euskaratik kanpoko hizkuntza batean idatzitako lanen itzulpenak badira, eta jatorrizko bertsioan liburu salduenetako izan badira edizio herrialdean.

'Bestseller' gisa hartua izateko, liburuak hamar liburu salduenen artean egon behar izan du jatorrizko argitalpenaren herrialdeko publikoarentzako salmentaren lehen bi asteetan, edo herrialde horretan argitaratzen den urtean gehien saldutako hamar liburuen artean.

Iazko deialdian 17 argitaletxek jaso zuten diru laguntza euskarazko literatura argitalpenen modalitatean, 12k gaztelaniazko modalitatean eta hiruk euskarazko literaturako audioliburuen modalitatean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jaurlaritzak 760.000 euro banatuko ditu literatura argitalpenak sustatzeko