Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Sábado, 26 de octubre 2024, 17:38
Judit Neddermann kantautore katalanak eta Izarok beren ahotsak batu dituzte 'Neurean / La Meva Llengua' abestian. Hizkuntzen errebindikazio kantu bat da, eta esker ona ematen die hizkuntza gure egunetara irits zitezen hitz egiten jarraitu zuten arbasoei.
Kantu hau artista katalanaren 'Artean' disko berriaren aurrerapena da. Bere taldeko baxu-jotzaileak, Isaac Collekek, duela hamarkada bat bidali zizkion akorde eta erritmoetan oinarrituta idatzi zuen Juditek. Melodia eta mezua katalanez sortzen joan zen, eta geroago Olatz Salvadorrek euskarara itzuli eta egokitu zuen abestia.
Orain, Izaroren laguntza du Juditek biek batera abesten duten gai honetan. Abeslari mallabiarrak bere zigilu nahastezina utzi du melodian, eta Judit Nedeermannen disko berriari zentzua ematen dion zubi bat egin ahal izan du. Dario Barroso, Adri Gonzalez, Isaac Coll eta Arnau Figueres musikariek grabatu dute abestia eta Arnau berak ekoitzi eta nahastu du abestia. Masteringa Dave Kutchek (The Masterin Palace) egin du.
Izarorekin egindako kolaborazio hau ez da Juditek beste artista batekin egin duen lehenengoa. Aurretik, Joan Manuel Serrat, Alejandro Sanz, Pedro Guerra, MARO, Noa, Jorge Drexler, Andrés Suárez, Rozalén, Miguel Poveda, Macaco eta beste hainbat abeslariekin ere grabazioak egin ditu, baita beraiekin oholtza partekatu.
Konpositore eta gitarrista katalanak bost disko argitaratu ditu bakarka eta bat bere arreba Meritxell Neddermannekin. 2022an Max saria jaso zuen Guillem Albà eta Joan Arquek zuzendutako 'Canto jo i la muntanya balla' antzezlanaren musikagatik
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.