Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 10 de noviembre 2023, 17:53
'Katapulta Tour Gipuzkoa' programa Gipuzkoako talentua balioan jarri eta bultzatzeko sortu zen, formatu txikiko musikako eta arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko. Bederatzigarren edizio honetan ere Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak ekimena babesten jarraitzen dute, «Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzeko apustu sendoari eutsiz», azaldu dute bi erakundeetatik.
Programan parte hartzkeo deialdia azaroaren 13an zabalduko da, eta abenduraren 4era arte izango da aukera izena emateko. Hautatutako hamar artistei Gipuzkoako hainbat espaziotan lau emanaldi egiteko aukera eskainiko zaie; gainera, 400 euroko konpentsazio ekonomikoa izango dute emanaldi bakoitzeko, bai eta sustapen-bideo bat grabatzeko, komunikazioari eta sustapenari, eszenografiari, ekoizpenari, ekonomiari eta fiskalitateari buruzko prestakuntza programa bat egiteko eta Kutxa Fundazioak Tabakaleran dituen instalazioetan entsegu-espazio partekatuak doan erabiltzeko aukera ere.
Ohiko kontzertuei aurreko edizioan prestakuntza espezifikoak eta hautatutako proposamenetarako entsegu-espazioak gehitu zitzaoen; aurten ere konpromiso horri eusten zaio, eta Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa ere espazio eszeniko izango da.
Kutxa Fundazioko arduraduna den Ainara Guzmanen esanetan, aurtengo edizioan «indar handiagoz prestakuntzaren alde egiten dugu». Honela, deialdian izena eman duten guztiei tailerretan parte hartzeko aukera emango zaie.
Bestalde, Goizane Álvarez Kulturako diputatuak programa honetatik pasa diren artistak gogoratu ditu, besteak beste Izaro, Elena Setién, Sara Zozaya edo Idoia Asurmendi. «Benetan sinesten dugu kulturak eta arteak gure gizartea aberasteko eta Gipuzkoako eszenaren bizitasunean laguntzeko duten boterean», aipatu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.