Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Domingo, 5 de mayo 2024, 19:01
La Passem ekimenak, okzitanieraren aldeko lasterketak, 1.100 kilometroko ibilbidea osatu du aste honetan. Tarbatik abiatu zen asteartean eta 6 egun eta 5 gau igarota, igande honetan Lo Monten amaitu da. AEK-Korrikak ere, sostengua eman nahi izan dio Korrikaren ahizpa txiki honi, eta lasterketan parte hartu du. Zehazki, larunbatean, AEK-ko ordezkaritza bat bertan izan da, eta 920. kilometroan lekukoa jaso dute, Capbretonen. Gainera, hara hurbildu den delegazioak beste ekitaldi batetan ere parte hartu du. «Gure aletxoa jarri dugu okzitanieraren aldeko lasterketan, hizkuntza gutxiagotuen arteko elkartasuna oinarri», adierazi dute AEK-ko ordezkariek.
Baina okzitanierari bakarrik ez dio emango babesa AEK-Korrikak. Izan ere, hilabete honetan ere, maiatzaren 17an, Ar Redadegen txanda helduko da, hau da, bretoieraren aldeko ekimenarena, astebetez Bretainiako bideak zeharkatuko dituena. AEK-Korrika maiatzaren 20an batuko da lasterketa honetara, Sant-Stefan-Brengoloù / Saint-Étienne-de-Montluc herrian. Kasu honetan, 746.kilometroa hartu dute.
«Hizkuntza gutxiagotuen aldarrikapena eta biziraupena bermatzeko ezinbesteko ekimenak ditugu Korrikaren Ahizpak», azpimarratu dute AEK-tik. Martxoaren 24an, 23.korrikarren bukaeran, Baionan izan ziren La Passem eta Ar Redadegen ordezkariak, «eta orain Euskal Herri Harroari dagokio sostegua ematea», adierazi dute. Horregatik, euskaltzaleak animatzen dituzte, aukera izanez gero, hizkuntza gutxiagotuen aldeko lasterketetara batu daitezen, «harrotasunez!».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.