![Krisi garaian gazteek sustatutako ekimenetatik ikasteko solasaldia](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202105/24/media/cortadas/IMG-20210524-WA0008-RkLmfXfABquhg7rP0wns1YJ-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Krisi garaian gazteek sustatutako ekimenetatik ikasteko solasaldia](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202105/24/media/cortadas/IMG-20210524-WA0008-RkLmfXfABquhg7rP0wns1YJ-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 24 de mayo 2021
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Foro Sozialak #BizikidetzaLanduz solasaldia antolatu zuten pasa den larunbatean, maiatzak 22, Donostiako Arrupe Aretoan «gazteok bizi duten krisi egoera honetan elkarbizitzarako jokatzen dugun paperari» buruz aritzeko, «krisi garaian gazteriak sustatutako ekimenetatik» ikasteko eta zenbait elkartek egindako lana erakusteko, besteak beste Darkum eta Gurutze Gorria.
Batetik, Darkum elkarteak Donostian bizi diren gazte migratzaileei laguntzeko eta babesa eskaintzeko egiten duen lana aipatu zen. Bertan izandako kide batek zehaztu bezala, euskal gazteriaren «profila oso anitza» da eta hori ezagutaraztea funtsezkoa da. Bide horretan, egunerokoan «feminismo intersekzionala oinarri izatearen aldeko» apustua egiten dute. Gurutze Gorria «6 eta 30 urte bitarteko gazteentzako» espazioa da, partaidetza, hezkuntza eta boluntariotza sustatzen dituena.
Era berean, Eusko Ikaskuntzako gazte taldeak, EGK-k eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak elkarlanean antolatutako #GazteAgora proiektua aurkeztu zen. Mugaz gaindiko ekimen honek «Euskal Herriko gazteen saretzea» du helburu lurraldeka dauden «beharrak identifikatu» eta denen artean «irtenbideak» bilatzeko.
Ildo horretan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak, Maialen Olabek, Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentruarekin elkarlanean antolatutako #HistoriaOsatzen proiektua azpimarratu zuen. «Euskadin azken hamarkadetan bizitako indarkeriaz gazteek planteatzen dituzten galderak aztertu ditugu Ikasketa Komunitatearen bitartez gerora irakasleei helarazi eta historia irakasteko modua birpentsatzeko».
Duela sei hilabete, Foro Sozial Iraunkorrak asmo handiko prozesu bat aurkeztu zuen «bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala» lantzeko eta ildo horretan joan zen bi plataformek antolatutako ekitaldia. Nahi duen orok YouTube bitartez ikus dezake berriro ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.