

Secciones
Servicios
Destacamos
32 urte igaro dira Joxe Migel Iztueta Kortaxarena Lazkao Txikik utzi gintuenetik eta urteroko moduan lazkaotarrek omenaldia egin diote bere izena daraman plazan, bere irudiaren aurrean. Musika, dantza eta jai giroa izan dira nagusi eta plaza lepo bete da.
Eguraldia lagun, adin guztietako lazkaotarrek zein inguruko herrietakoek hartu dute parte omenaldian, bakoitzak bere modura ekarpena eginez. Trikitixaz jotako agurrarekin eman diete hasiera ekitaldiari. Ondoren herriko bertsolari txikien txanda izan da. Goierriko Bertso Eskolako (GoiBe) hainbat ikasle lazkaotar aritu dira bertsotan, Lazkao Txikiri jarritako bertsoak bota dituzte eta bertsolaritza mundutik aitortza egin diete gaztetxoek.
Ondoren, Lazkao Txiki musika eskolako helduenen txanda izan da. Hauek, erritmo bizia jarri dute perkusioarekin eta ondoren erritmo hori pausoetara eraman dute esku banatan zapiak hartuta. Lazkao Txiki musika eskolako haurrak izan dira hurrenak, kantu koralekoak, hain zuzen ere.
Oin Arin dantza taldeko dantzariek eskainitako ikuskizunaz ere gozatu izan da ekitaldian, eta azkenik, Bakuntzako kideek ere, ekitaldian parte hartu dute lehenengoz, pare bat koreografia eskainiz.
Amaitzeko, Ane Labaka eta Nerea Elustondo bertso sorta ederra eskaini dute ere, ondorengo bertso bazkaria animatzen joateko.
1926an Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaioa, bederatzi urterekin Uztapide eta Zelairen emanaldi bat entzun zuenean bertsolari izatea erabaki zuela kontatzen zuen Iztuetak. 17rekin jaialdietan abesten hasi zen, eta txapelketa askotan parte hartu bazuen ere, plaza-bertsolaria zen, bazkaloste-bertsolaria, festa-bertsolaria. Bere azken emanaldia Bertsolari Egun batean izan zen, Donostian, 1993ko urtarrilaren 24an. Biharamunean ebakuntza bat egin behar zioten. Koman egon ondoren, apirilaren 3an hil zen. Ordutik apirilero gogoratu du Lazkaok omenaldi txiki batekin, atzo bertsolari ezagunaren izena daraman plazan egin zena bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.