

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Domingo, 23 de marzo 2025, 17:07
Parte hartze errekorra hautsi du Lumafest! jaialdiko mikrokontakizunen lehiaketak bere laugarren edizioan. Guztira 111 idatzi aurkeztu dira, eta horietarik 70 euskarazko kategoriakoak dira. Orain arteko zifrarik onena da kategoria honetan, izan ere 2022an 29 lan aurkeztu ziren.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatzen duen gazte literaturako jaialdia da LUMAfest!, apirilaren 3tik 5era bitartean egingo dena Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Santa Teresa Komentuan. Jaialdiarekin batera, mikrokontakizunen lehiaketa (240 karaktere, tarteak barne) antolatu ohi da, 14-21 urte bitarteko gazteentzat. Irabazleak jaialdian bertan emango dira ezagutzera.
Aldundiko iturriek onartu dutenez, parte hartzearen igoeran eragin duen faktore bat idatziak jasotzeko bide pribatu bat irekitzea izan da. Oraingoan posta elektronikoz bidal zitezkeen, eta orain arte sare sozialen bidez eta modu publikoan baino ezin ziren bidali. Aldi berean, «institutuen inplikazio handiagoa» antzeman dela diote. Zentzu horretan, euskarazko kategorian aurkeztutako kontakizunen gorakada Orereta Ikastola (Errenteria) eta Haztegi Ikastolako (Legazpi) ikasleen parte-hartze masiboari zor zaio nagusiki.
Publiko gaztearentzat punta-puntako idazleak bilduko ditu Lumafest! jaialdiak. Nabarmentzekoa da Allison Saft idazle estatubatuarrak Estatura egingo duen lehen bisita hartuko duela jaialdiak. Gainera, Joana Marcús eta Alice Kellen idazle nazional ospetsu eta ezagunek ere parte hartuko dute, baita Lur Gallastegik, 'Go!azen' EITBko telesail ezaguneko liburuen egileak, 'Zurriola beach hostel' nobela berria aurkeztuko baitu.
Bestalde, Bruno Puelles antzerki irakasleak eta Lidia Ciprés sare sozialetan literatur dibulgatzaileak hitzaldi bat emango dute, eta, argitaratu dituzten azken liburuetatik abiatuta, girotzeak eta pertsonaiak sortzeko teknikei buruz hitz egiteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.