Iñaki Martínez de Luna soziologo eta soziolinguista arabarrak jaso zuen Manuel Lekuona 2023 saria E.I.
Eusko Ikaskuntza

Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik da

Irailaren 15a arte aurkeztu daitezke eta irabazlearen izena urrian zehar jakinaraziko da

I. Altuna

Donostia

Lunes, 22 de julio 2024, 18:30

Euskal Komunitate Globalari ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio Manuel Lekuona Sariak, Bada, 2024ko deialdirako hautagaitzak onartzeko epea zabalik da, irailaren 15era arte.

Publicidad

Eusko Ikaskuntzako iturriek azaldu dutenez, behin hautagaitzak onartuta, irailaren 25etik urriaren 1era, bozketa jarriko da abian Eusko Ikaskuntzaren web orriaren bidez. Azken boto kontaketa proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideekin, %10 Euskal Komunitate Globaleko kideen botoekin eta %60 epaimahai instituzionaleko botoekin. Azken hori Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dute. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.

Sariaren oinarrietan adierazten denez, edonork aurkeztu ditzake hautagaiak, eta proposatzen diren pertsonek nabarmenak izan behar dute beren bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber, Euskal Kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria beharko du izan, baita balore unibertsala ere. Azkenik, hautagaiaren lanaren dibulgazioa kontuan edukiko da.

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde-errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Sarituak Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat jasoko du, eta bere bio-bibliografiaren argitalpena egingo da. Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egin ohi da saridunaren lurraldean.

Publicidad

Azkeneko edizioan Iñaki Martínez de Luna soziologo eta soziolinguista arabarrak jaso zuen Manuel Lekuona 2023 saria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad