Borrar
Maria Luixa Erdozioren izena jarri berri diote Azkaineko parke bati. B.A.
Maria Luixa Erdozia, Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria

Maria Luixa Erdozia, Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria

Hitzetik Hortzera ETBeko saioak berari eskainiko dio aste honetako programa

DV

Donostia

Viernes, 14 de febrero 2025, 13:14

Ehun urte betetzen dira aurten Maria Luixa Erdozio hil zela, Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria. 1846eko urriaren 13an Azkainen sortua, lanbidez laboraria izan zen Azkaineko 'Patinenia' etxaldean eta azkenik Donibane Lohizuneko Fargeot auzoan. Donibane Lohizunen hil zen 1925eko abuztuaren 29an.

Bat-bateko bertsolaria, hainbat sariketetan irabazle ere izan zen. Bi aldiz irabazle izan zen Antton Abadiak antolatutako Lore Jokoetako bat-bateko sariketetan: 1869an (Ibarrartekin batera) eta 1875ean (Etxetorekin batera). Saridun ere izan zen 1884an, 3. postua lortuta. Joan den irailean Azkaineko Herriko Etxeak eta herritar talde batek bere izena jarri zioten herriko parke bati, Emakumeak Plazarat ekimenaren baitan.

Gaur egunera ez da iritsi Maria Luixa Erdozioren bertsorik, baina emakume hau nor izan zen jakiteko, ETB-ko 'Hitzetik Hortzera' saioak Maite Deliart historialaria elkarrizketatuko du aste honetako programan. Garai hartako bertso kontuak eta bizimodua azalduko ditu eta horrez gain, Emakumeak Plazarat ekimena eta horren baitan Azkainen egin dituzten lanak ere aipatuko ditu.

Aramaio eta Pasaiako jaialdiak

Bestalde, larunbateko programan Aramaion urtero egiten den jaialdiko bertsoaldiak ere izango dira. Bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Gorka Pagonabarraga eta Sustrai Colina. Gai-jartzaile lanetan Sabin Abarrategi aritu zen.

Pasai Donibanen urtero Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatzen duen jaialdia ere eskainiko du saioak. Amaia Agirrek jarri zituen gaiak eta bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran.

Amaitzeko Maider Arregik egindako Nerabezaroari bertso sorta eskainiko da, Manex Pagolak musikatuko dituenak.

Hitzetik Hortzera saioa larunbatean, 21:00etan, ETB1en ikus ahal izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maria Luixa Erdozia, Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria