DV
Donostia
Viernes, 14 de febrero 2025, 13:14
Ehun urte betetzen dira aurten Maria Luixa Erdozio hil zela, Ipar Euskal Herriko lehen emakume bertsolaria. 1846eko urriaren 13an Azkainen sortua, lanbidez laboraria izan zen Azkaineko 'Patinenia' etxaldean eta azkenik Donibane Lohizuneko Fargeot auzoan. Donibane Lohizunen hil zen 1925eko abuztuaren 29an.
Publicidad
Bat-bateko bertsolaria, hainbat sariketetan irabazle ere izan zen. Bi aldiz irabazle izan zen Antton Abadiak antolatutako Lore Jokoetako bat-bateko sariketetan: 1869an (Ibarrartekin batera) eta 1875ean (Etxetorekin batera). Saridun ere izan zen 1884an, 3. postua lortuta. Joan den irailean Azkaineko Herriko Etxeak eta herritar talde batek bere izena jarri zioten herriko parke bati, Emakumeak Plazarat ekimenaren baitan.
Gaur egunera ez da iritsi Maria Luixa Erdozioren bertsorik, baina emakume hau nor izan zen jakiteko, ETB-ko 'Hitzetik Hortzera' saioak Maite Deliart historialaria elkarrizketatuko du aste honetako programan. Garai hartako bertso kontuak eta bizimodua azalduko ditu eta horrez gain, Emakumeak Plazarat ekimena eta horren baitan Azkainen egin dituzten lanak ere aipatuko ditu.
Bestalde, larunbateko programan Aramaion urtero egiten den jaialdiko bertsoaldiak ere izango dira. Bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Gorka Pagonabarraga eta Sustrai Colina. Gai-jartzaile lanetan Sabin Abarrategi aritu zen.
Pasai Donibanen urtero Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatzen duen jaialdia ere eskainiko du saioak. Amaia Agirrek jarri zituen gaiak eta bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran.
Publicidad
Amaitzeko Maider Arregik egindako Nerabezaroari bertso sorta eskainiko da, Manex Pagolak musikatuko dituenak.
Hitzetik Hortzera saioa larunbatean, 21:00etan, ETB1en ikus ahal izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.