Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Mariasun Landa Sarirako lanak aurkezteko epea zabalik
Errenteria

Mariasun Landa Sarirako lanak aurkezteko epea zabalik

Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea ditu helburu ekimenak eta idazlanak urtarrilaren 26rako bidali beharko dira

I. A.

Donostia

Miércoles, 27 de diciembre 2023, 12:47

Errenteriako Berdintasunerako departamentuak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamalaugarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun III. Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea.

Sari honen bidez, gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko dira, izen propioak argitara ekarriz. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 26an bukatuko da.

Parte hartzeko baldintzei dagokionez, egileak 18 urte edo gehiago izan beharko ditu eta lanek jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izango dira, gehienez ere hiru DIN A4 orrikoak. Idatzian ez da hizkera sexista erabiliko, ezta emakumeen diskriminazioa edo estereotipo sexistak erakusten duen irudirik ere. Halaber, balio hauek sustatu behar dira emakumeen irudiari dagokionez: berdintasuna, partaidetza orekatua, aniztasuna, baterako erantzukizuna eta genero rolen eta identitateen aniztasuna.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira. Bata 'Emakumezkoen begirada', lanik onenak 450 euro jasoko ditu (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da). Bestea, 'Emakumezkoei begirada', lanik onenari beste 450 euro jasoko ditu (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleen artean, gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak Mariasun Landa Sarietan parte hartzeko gonbita zabaldu die herritar guztiei, emakumezkoei deialdi berezia eginez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mariasun Landa Sarirako lanak aurkezteko epea zabalik