Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donosita
Domingo, 19 de noviembre 2023, 18:25
'Emakume zientzialarien argitan' solasaldi-zikloak jarraipena izango du astelehenean, azaroak 20an, Uzuri Albizu Mallearekin. Matematikan lizentziatua, 'Matematika, gertutik eta barrutik' izenburua daraman solasaldia eskainiko du, euskaraz, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatutako solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzea du helburu. Izan ere, «emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira zientziaren eta teknologiaren historian, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen diskriminazioa arlo horretan», nabarmendu dute ekimen honen antolatzaileek. Duela bi urte antolatzen hasi zen egitasmo honi esker, zenbait arlotan lan egiten duten emakume zientzialariak ezagutzeko aukera izan da, aurrez aurreko elkarrizketen bidez.
Oraingoan, Uzuri Albizu Mallearen txanda izango da. Matematiken inguruan arituko da zientzilaria. Askoren ustetan, pertsona «bereziki adimentsuek» bakarrik ikas eta uler dezakete matematika, eta normalean, gainera, gizon batek gorpuzten du jenioaren irudi estereotipatu hori. Horrek eragina du ikasleengan, izan ere, sei urterekin, neskek jada gutxietsi egiten dute matematikak ikasteko beren gaitasuna, eta itxitzat ematen dituzte etorkizunerako bide batzuk.
Matematikan lizentziatua, Uzuri Albizu Malleak hiru master ditu: Matematikaren Didaktikakoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleena eta Ikasketa Feministak eta Generokoak. Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean egiten du lan Matematika Didaktika, Zientzia Esperimentalak eta Gizarte Zientziak Sailean. 2023an, doktore-tesia aurkeztu du UPV/EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak programaren barruan: Matematika, hezkuntza eta generoa gurutzatzen diren lekuak.
Udazken honetan hiru solasaldi antolatu dira. Lehenengoa Miren Vives Urbieta arkitektoak eskaini zuen pasa den urriaren 23an. Azken solasaldiko protagonista, berriz, Onintze Salazar Perez izango da, abenduaren 11n, eta 'Eguraldia aldatu da edo aldaketa klimatikoagatik da?' izango du izenburu saioak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.