Lumafest!

Mikrokontakizunen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Lanak irailaren 3a arte aurkeztu daitezke eta irabazleak irailaren 12, 13 eta 14an ospatuko den jaialdian ezagutuko dira

DV

Donostia

Martes, 11 de junio 2024, 11:55

Lumafest! Gazteentzako literatura eta sorkuntzaren jaialdiak hirugarren edizioa ospatuko du irailaren 12, 13 eta 14an. Lehen edizioa 2022ko otsailean egin zen, 'edizio pilotu' formatuan, tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartu zuten programa hibrido analogiko-digital batekin. Harrera onari esker, 2023ko otsailean jaialdia berriro antolatu zen. Aurten irailera egin du salto baina helburu berdinarekin, hau da, gazteek literatura jardueretan parte har dezaten sustatzea, literaturarekiko eta idazketa sortzailearekiko interesa sustatu.

Publicidad

Oraingo honetan, jaialdiak mikrokontakizunen lehiaketa bat izango du berriro, eta lanak aurkezteko epea irailaren 3ra arte egongo da zabalik. Bertan parte hartu ahal izango due aurten 14 eta 21 urte bitartean duen edozein pertsonak. Lanek 'ahotsa entzun' esamoldea izan beharko dute eta 240 karaktere gehienez (zuriuneak barne). Euskaraz zein gaztelaniaz idatzi ahal izango dira, lehiaketak kategoria bat izango baitu hizkuntza bakoitzeko, eta lanak bi bidetatik aurkeztu ahal izango dira: alde batetik, Instagrameko argitalpen baten bidez, #lumafestibalamikros traola erabiliz eta @lumafestibala aipatuz; eta bestetik, Twitterreko argitalpen baten bidez, traola bera erabiliz eta jaialdiaren kontua, @lumafestibala, aipatuz.

Parte hartzaileek nahi adina kontakizun aurkeztu ahal izango dituzte, baina sari bakarra jaso ahal izango dute.

Lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, Lumafest!-en antolatzaileek testu finalistak aukeratuko dituzte eta jaialdira gonbidatutako egileekin lankidetzan, testu irabazleak aukeratuko dira. Irabazle horien izenak irailaren 12an iragarriko dira gaztelaniazko kategoriakoen kasuan, eta irailaren 13an euskarazkoenean. Bi sari banatuko dira kategoria bakoitzeko eta irabazleek 180 euroko liburu sorta bana jasoko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad