![Miren Basaras mikrobiologoak CAF-Elhuyar merezimendu saria jasoko du](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/21/miren%20basaras.jpg)
![Miren Basaras mikrobiologoak CAF-Elhuyar merezimendu saria jasoko du](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/21/miren%20basaras.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I.A.
Donostia
Lunes, 21 de octubre 2024, 18:48
Miren Basaras Ibarzabal mikrobiologoak CAF-Elhuyar merezimendu saria jasoko du asteazkenean Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan egingo den ekitaldian, «euskarazko dibulgazioan erreferentea delako, mikrobiologiaren eremuan bereziki». CAF-Elhuyar sarien 30. edizioaren gainerako saridunak ekitaldian bertan ezagutaraziko dira, 18:00etan hasita.
Elhuyarreko iturriek jakinarazi dutenez, sari hauen helburua kultura zientifikoa sustatzea da, eta horretarako, gai zientifiko eta teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortzen du.
Bada, aurtengo sarituen artean izango da Miren Basaras (Derio, Bizkaia, 1968) mikrobiologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea. Biologian lizentziatu zen EHUn, eta 1995ean doktoratu zen, 'RNAren detekzioa VHC bidezko infekzioan. Inplikazioa hepatitis kronikoen terapeutikan' tesiarekin. Mikrobiologiako irakasle titularra da eta Medikuntzako Graduan irakasten du, bai eta Mikrobiologia eta Osasuna Masterrean eta Mikrobiologiako doktore programan ere.
Merezimendu sari honez gain, CAF-Elhuyar Dibulgazio artikulua eta Doktore tesiaren artikulua kategorietako sariak ere banatuko dira. Zientzia eta teknologiaren arloan euskaraz sortutako dibulgazio lanak saritzen dira. Bestalde, Neiker saria lehen sektoreko lan onenak jasoko du, eta Zientzia kazetaritza kategorian, berriz, euskaraz sortu eta 2023an argitaratutako kazetaritza lan bat sarituko da. Guztiek 2.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana eskuratuko dituzte.
Azkenik, Sorkuntza beka kategorian, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak bultzatzen dira, eta hautatutako proiektuak 5.000 euroko beka bat jasoko du, proiektua garatzen eta gizartera zabaltzen laguntzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.