
Ver 18 fotos
Ver 18 fotos
Ardiki Egunak aldaketa eta berrikuntza urtea izan du aurten, herriko festaren antolakuntzaren ardura talde gazte baten eskuetan gelditu baita. Aurreko antolatzaileen laguntza eskertu eta gero, gazteek urteetako egitarau tradizionala mantentzea erabaki dute, festaren identitatea eta hurbiltasuna zainduz. Horrela, 29. aldiz, mondejua ospatzeko egun berezia egin dute herrian, eta munduko lagunak zein bisitariak bertaratu dira Aralarko gazta eta Zaldibiako mondeju lehiaketetan parte hartzera eta dastatzera.
Publicidad
Eguna 10.30ean hasi da, herriko txistulariek eta trikitilariek kaleak girotuz. Ordu berean, artisautza eta ganadu erakusketak ere martxan jarri dira, herriko eta inguruko ohiko produktuak eta ardi latxa, pottoka eta ahuntz azpigorriak erakutsiz. Eguerdiko 11.00etan, bi txapelketa nagusien hasiera iragarri da: 29. Zaldibiako Mondeju Lehiaketa eta 26. Aralarko Gazta Lehiaketa. Lehiaketa hauek urteroko interesa piztu du, eta parte-hartzaileek aurrez prestatutako produktuak aurkeztu dituzteepaimahaiaren irizpidera.
Gazta eta mondeju txapelketen sari banaketa 13.15ean egin dute, eta irabazleek herritarren txalo artean jaso dituzte sariak eta txapelak. Gazta Txapelketa, irabazlea Inaxio Irastortza (Katxiña Gaztandegia) izan da, eta honen atzetik Joseba Intxausti eta Jon eta Martin (Beaxkin Gazta) sailkatu dira.
Mondeju Txapelketan berriz, txapela Mari eta Maiderrentzat izan da, Mendizabaldarrak bigarren sailkatuz eta hirugarren postua EAU-rentzat izanik (Herriko gazte taldea).
Sari banaketarekin batera, jendeari mondejua eta gazta dastatzeko aukera eman zaio egun osoan zehar. Herri bazkaria ere aurten plazako karpan egin da, 14.30ean inguruan hasita, eta Joxepanen eta antolakuntzaren artean banatutako tiketak guztiz salduz. Ardiki eguna izanik, menua ere berezia izan da: mondejua, ardiki gisatua, ardikia erreta, Aralarko gazta, kafea eta pattarra, bazkari oparoa borobiltzeko. Arratsaldean berriz, jaiak aurrera jarraitu du Niko eta Beñat musikariek girotu zuten erromeriarekin, festa jarraitzeko aukera eskainiz bertaratutakoei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.