Borrar
Musikeneko Banda Sinfonikoak kontzertu berri bat eskainiko du

Musikeneko Banda Sinfonikoak kontzertu berri bat eskainiko du

Larunbatean izango da, Musikeneko auditorioan, 19:00etan

I. Altuna

Donostia

Viernes, 14 de marzo 2025, 18:11

Musikeneko Banda Sinfonikoak emanaldi berri bat eskainiko du larunbat honetan, egoitzako auditorioan. Zentroan ikasketak burutzen dituzten berrogeita hamar bat haize eta perkusio ikaslek osatutako taldea eszenatokira igoko da, J. Vicente Egea zuzendari ezagunaren gidaritzapean. Beraiekin izango da Cecilia Oihana Larronde pianoan, bakarlari gisa, Marta Zabaleta irakaslearen pianoko laugarran mailako ikaslea.

Guztien artean, Gershwin, Ticheli, Bernstein eta Egea beraren obrekin osatutako errepertorioa eskainiko dute. Programan bildu dituzten lanak 'Americanism' (J. Vicent Egea), 'Rhapsody in Blue' (G. Gershwin), 'Blue Shades' (F. Ticheli) eta 'Symphonic Dances from 'West Side Story'' (L. Bernstein) izango dira.

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Bandaren eta Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria da J. Vicente Egea gaur egun, Iruñeko Udal Bandarena, eta hainbat talde eta orkestraren konpositore eta zuzendari gonbidatua. Goi mailako tituluduna da Konposizioan, Abesbatzen Zuzendaritzan eta Orkestran, eta Londresko Royal Academy of Music-eko Orkestra Zuzendaritzako 'Certificate of Advanced Studies' eskuratu zuen. New Yorkeko Manhattan School of Music-eko Orkestra Zuzendaritzan 'Special Student' graduatua bada ere. Konpositore gisa enkargu asko jaso ditu, baita hainbat sari ere, eta bere obra estatuko eta nazioarteko hainbat orkestrek editatu eta interpretatu dituzte.

Cecilia Oihana Larronde baionar pianojolea 2021etik Musikenen ikasten ari da. Lehendik, gradu profesionaleko diploma Bordeleko Kontserbatorioan lortu zuen eta ondoren urtebete jarraitu zuen hobetzen Rena Shereshevskaya eta Christine Fonluptekin. Padova, Paris, San-Petersburgo eta Helsinkiko piano lehiaketetan saritua izan da.

Musikeneko Banda Sinfonikoak eskainiko duen larunbateko kontzertua 19:00etan hasiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musikeneko Banda Sinfonikoak kontzertu berri bat eskainiko du