San Adrian igarobidea (Leizarrate) Aizkorri-Aratz natura parkean dago. M. Fraile
Txango gidatua

Neandertalek San Adrian igarobidea erabili zuten duela 40.000 urte

Anduetza parketxeak igande honetarako txangoa antolatu du azken indusketa arkeologikoen berri emateko

I. A.

Donostia

Miércoles, 23 de octubre 2024, 12:53

Urtero, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek, Zegamako Udalarekin elkarlanean, San Adrian igarobidea (Leizarrate) induskatzen eta aztertzen dute, eta udaro, aparta den igarobide honen sekretu berriren bat aurkitzen da: Erdi Aroko gotorleku bat, brontze garaiko babesleku bat, erromatarren garaiko aztarren bat... Baina iazko eta aurtengo aurkikuntzek argiztatu dute neandertalek kobazuloa babesleku bezala hartu zutela, izan ere hori frogatzen duten aztarnak aurkitu dira.

Publicidad

Aurreko urteetan, duela 14.000 urte inguruko Goi Paleolitoko maila batean induskatu ondoren, okupazio zaharragoak egon zitezkeela susmatzen zen. Berreskuratutako aztarnen argitan gaur badakigu neandertalek duela 40.000 urte baino gehiago igarobidea erabili zutela.

Hau frogatzen duten aztarnak ezagutzera emateko, Anduetza parketxeak 'Neandertalak San Adrian (Leizarrate) igarobidean' izenburua daraman txango gidatua antolatu du igandean, non neandertalen garaiko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzera emango diren. Gainera, antzinako hominido horri buruz hitz egingo da; ezaugarriak, berezitasunak, ohiturak… Azkenik, igarobide esanguratsu honetan izan diren biztanleen garai historiko bakoitzaren errepasoa egingo da.

Parketxeko iturriek jakinarazi dutenez, txangoak ez du zailtasunik eta edozein herritarrentzat egokia da. Ibilaldian izango diren azalpenak bi hizkuntzatan dira. Euskarazko saioa Aldaolako aparkalekutik abiatuko da goizeko 10:00etan eta gaztelaniazko saioa 12:00etan. Aldaola aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago. Aurreikuspena, euskarazko txangoa eguerdiko 11:30erako amaitzea da eta gaztelaniazkoa 13:00rako.

Prezioa pertsonako 6 eurotakoa izango da eta izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak direlako. Horretarako 943 80 21 87 edo 688 62 36 09 telefono zenbakietara dei daiteke, edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad