Las diez noticias clave de la jornada

New Yorkeko Guggenheim Museum-ean lan egiteko aukera

EAEko gazteei zuzendutako programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 21era arte dute epea izena emateko

DV

Donostia

Lunes, 17 de marzo 2025, 18:00

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera izango dute aurten ere, Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim museoek eskaintzen duten beka programaren zortzigarren deialdiari esker. Aurtengo edizioa urria eta abendua bitartean izango da, eta izena emateko epea apirilaren 21ean amaituko da. Hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru laguntza jasoko dute, Bilboko museoko iturriek jakinarazi dutenez. Programak esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko

Publicidad

Praktikaldiak 2004ko urriaren 6tik aurrera graduatutako ikasleei zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari direnei zuzenduta daude, beti ere bi baldintza betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2023eko urtarrilaren 1etik eta ingeles maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz. Interesdunek museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak.

Beka programak hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste, arte ardura, erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa eta harreman publikoak.

Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte. Gainera, esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.

Programari lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, basqueinternships@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad