Nola aztertzen dira eskulturak?

Oteiza Museoak galdera honi erantzuteko lau saioko ikastaroa antolatu du urrian

I.A.

Donostia

Sábado, 14 de septiembre 2024, 19:40

Eskulturaren historiari buruzko ezagutza zabaltzeko helburuarekin, Oteiza Museoak 'Nola aztertu eskultura bat' ikastaroa programatu du, datozen asteetan burutuko dena. Publiko orokorrari zuzendutako jarduera izango da, Borja González Riera Oteiza Museoko Ikasketa Zentroko arduradunak emango duena.

Publicidad

Lau saio izango ditu ikastaroak, 75na minutukoa bakoitza. Urriaren lau asteazkenetan izango dira. 9an, 16an, 23an eta 30an, arratsaldeko 18:00etan. Jarduera hau doakoa da, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea egitea recepcion@museooteiza.org helbidera idatzita edo 948 332 074 telefonora deituta.

Parte-hartzaileek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute, izan ere Oteiza Museoa eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duen espazio monografiko bat da. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera.

Museoa Altzuza herrian dago, landa inguru batean, Iruñetik 9 kilometrora, eta erakusgai du artistaren obraren aukera adierazgarri bat, bere Propósito Experimental lanarekin 1957ko Sao Pauloko Bienaleko Sari Nagusia eskuraturik nazioarteko panoraman agertu eta XX. mendeko eskulturaren sortzaile handienetakoa izandako haren lanen aukera adierazgarri bat.

Museoa asteartetik igandera bisita daiteke, goizeko 11:00etatik 19:00etara (igande eta jaiegunetan 11:00etatik 15:00etara).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad