![Odola emateko deialdia luzatu dute Deustuko ikasleek](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/10/odol%20emaileak.jpg)
![Odola emateko deialdia luzatu dute Deustuko ikasleek](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/10/odol%20emaileak.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Viernes, 10 de mayo 2024, 12:48
Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko laugarren mailako ikasleek, aurten ere, odola emateko kanpaina antolatu dute, Komunikazioko zuzendaritza estrategikoa irakasgaiaren barruan. 'Bizitzak salbatzea odolean daramazu' lelopean, eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin lankidetzan, Donostiako campuseko Tokiski aretoan eman ahal izango da odola, maiatzaren 13an eta 14an.
Egun horietan odola emateaz gain, helburua nagusia herritarrak eta, bereziki, unibertsitateko elkartea aldiro-aldiro odola ematearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da. Gainera, lehen aldiz, beste aukera bat ere izango da: hezur muinaren emaile bihurtzea. Odola ematen den unean bertan adieraz daiteke nahi hori. Eta noizbait beharra duen pertsona batekin immunologikoki bateragarri izanez gero, orduan egingo lirateke behar diren urratsak, hezur muina emateko. Interesdunek REDMO-Hezur Muin Emaileen Erregistrora jo behar dute eta baimen informatua irakurri eta sinatu. Kasu honetan, hobe litzateke odola ematera maiatzaren 14an joatea (13an joan beharrean).
Odola astelehen astearte goizean eman ahal izango da. Astelehenean 09:30etik 13:30era, eta asteartean 09:00etatik 14:00etara. Hala ere, odola ematera asmoa dutenek, aldez aurretik hartu beharko dute hitzordua. Horretarako ostirala, maitzak 10, izango da azken eguna. Ohitura denez, odola eman ondoren ogitartekoa eta freskagarria jasoko dute emaileek.
Kanpaina hau Deusto Business Schooleko 14 ikaslek antolatu dute, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen laguntzaz eta unibertsitateko elkartea gonbidatzen dute odola ematera. Hala eginez gero, 3 bizitza ere salba daitaitezkeela gogoratzen dute. Denen erronka, 100 odol emate eta muin emaile berri lortzea da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.