

Secciones
Servicios
Destacamos
Itziar Altuna
Donostia
Martes, 6 de junio 2023, 18:48
Nuccio Ordine saiakeragile italiarraren 'L´utilità dell´inutile' liburua euskarara itzuli du Fernando Reyk Pamiela argitaletxearen eskutik. Komunikazioaren eta Humanitateen arloan Asturiaseko Printzesa saria jaso berri duen filosofoaren lanik ospetsuena da 'Alferrikakoaren balioa', jada 24 hizkuntzatara itzuli dena. Itzultzailearen esanetan «klasikoak eta literatura aztertuz egindako ibilaldi bat da, mezu nagusi bat eman nahi duena: bultzatu beharra dago gizarte neoliberal honek alferrikakotzat hartzen duena, horrek baizik ez du salbatuko gizartea eta izakia». Izan ere alferrikakotzat jotzen dugun horrek «zentzua ematen diote existentziari, bizitza edertu eta goratzen dute».
Ordinek hezkuntza eta unibertsitatea aldarrikatzen ditu lan honetan, horregatik «manifestu bat ere bada, klasikoen aldekoa, humanitateen aldekoa, bestelako hezkuntzaren eta unibertsitate baten aldekoa», azaldu du Fernando Reyk. Filosofo italiarrak hainbat galdera planteatzen ditu liburuan. Zergatik ikasi filología, filosofia, artea, humanitateak? Balio al dute ezertarako ez badute balio praktikorik, probetxu ekonomikorik?. Eta ondorio batzuetara ere iristen da, hala nola, bestelako hezkuntza eta unibertsitateak behar direla, ikastearen plazer hutsagatik ikasi behar dela, utopiak elikatu behar direla bestelako mundua pentsatu eta eraikitzeko, edo egiaren jabe senti-tzeak pertsonen eta herrien arteko harremanak hondatzera eramaten gaituztela.
Hainbat klasikoen eta filosofoen pasarteak jasotzen ditu liburuak, gehienak euskaratu gabe zeudenak. «Lan batzuk bereziki konplikatuak izan dira: Petrarcaren soneto batzuk, edo Shakespeareren 'Veneziako merkataria' liburuaren pasarteak, baina gustura egin dut itzulpena, ulergarritasuna bilatuz», aitortu du Reyk.
Nuccio Ordine aditu hoberenetakoa da bai Errenazimentuan bai Giordano Brunoren pentsamenduan. Irakasle eta filosofoa, egun Literatura Italiarreko irakaslea da Calabriako Unibertsitatean, Harvard-en, baita Alexander von Humbolt Stiftung-en ere, eta unibertsitate askok gonbidatu dute Estatu Batuetan eta Europan. Klasikoen gaineko zenbait bildumaren zuzendaria ere bada. Hitzaldi mordoak ematen ditu han-hemenka eta Pamiela argitaletxeko arduradunek aurreratu zutenez, oso litekeena da udazkenean bere liburuaren euskarazko edizioaz hitz egitera etortzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.