Borrar
Ostiralean bukatuko da Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartzeko epea

Ostiralean bukatuko da Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartzeko epea

8 urtetik 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta, sei arlotan parte har dezakete

DV

Donostia

Domingo, 9 de febrero 2025, 20:37

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketa antolatzen du 8 urtetik 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Aurten 36. edizioa da. Otsailaren 14an bukatuko da epea aurtengo lanak Udaleko Euskara Zerbitzura bidaltzeko.

Adin taldeen araberako bost kategoria bereizten dira, lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik (8-10 urtetik) hasi eta batxillergoa eta Lanbide Zikloraino (16-18 urte); eta sei arlotan parte har daiteke: Komikia, web komikia, olerkia, ipuina, mikroipuina eta bertsoa. Lanak originalak eta bakarkakoak izango dira sail guztietan eta parte hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Epaimahaian literatura eta kulturgintzarekin loturiko ordezkariak izango dira: Ana Malagon, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia idazleak; Iñaki Martiarena «Mattin» komikigilea eta Beñat Gaztelumendi bertsolaria.

Aurreko edizioan 1.273 lan aurkeztu ziren eta 23 lanek lortu zuten saria saritu ziren. Horiez gain, beste 21 lanek aipamen berezia jaso zuten sarituak ez izan arren. Irabazle guztiek kulturarekin zerikusia zuten produktuak jaso zituzten eta aurten ere mota honetako sariak irabaziko dituzte.

Koldo Mitxelena Literatura Sariaren 36. edizioa da aurtengoa. 35 urteko ibilbide oparoa izan du eta lehiaketak arrasto handia utzi du urte hauetan. Lehiaketaren helburua -euskararen erabilera eta sormena ikasleen artean sustatzea-, bete egin da hein handi batean, saritutako zenbaitek euskarazko sormen lanetan murgilduta jarraitzen baitute gaur egun. Bestetik, lehiaketaren datuak oparoak dira oso: 1990ean abian jarri zenetik 39.838 lan aurkeztu baitira guztira.

Sarien banaketa ekitaldia maiatzaren 14an Udaletxeko pleno aretoan burutuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiralean bukatuko da Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan parte hartzeko epea