Borrar
Ostiralean hasiko ditu emanaldiak Gure Zirkuak Tolosan

Ostiralean hasiko ditu emanaldiak Gure Zirkuak Tolosan

Zazpigarren birari amaiera emango dio euskal zirku ibiltariak

I. A.

Donostia

Jueves, 26 de diciembre 2024, 13:02

Gure Zirkua bueltan da gabonetako oporretan. Artistek beren lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatzen jarraituko dute. Azken urteotan egin duten bezala, karpa Tolosan jarri dute, San Esteban auzoan. Guztira hamar saio eskainiko dituzte zirkua osatzen duten kideek, ostiralean, abenduak 27an hasi, eta urtarrilaren 4a bitarte. Emanaldi guztietarako sarrerak agortuta daude.

Euskal zirku ibiltaria 2018an atera zen errepideetara, Euskal Herriko txoko guztietara iristeko helburuarekin. Ordutik, hainbat herritan izan da eta milaka ikuslek gozatu dute eskaintzen dituzten emanaldiekin. 2024an zazpigarren bira burutu dute, maiatzean Araban hasi eta orain Tolosan amaituko dutena.

Iker Galartza aktoreak sortu eta gidatzen duen proiektua da Gure Zirkua. Irailean DV-ri emandako elkarrizketa batetan onartu zuen bezala, urte guztiak hauetan zirkua «beti joan da ondo. Izan dira momentu hobeak eta okerragoak. Komunikabideetan atera gara, telebistan ere, baina beti izan ditugu oinak lurrean. Bagenekien, ez baikinen 18 urterekin hasi, hasteko momentuan nobedadea izango ginela, moda. Ez genuen egin nahi bi urteko zerbait, eta kamisetak eta DVDak saldu. Geratzeko etorri den proiektu bat da. Hemen saltzen den bakarra palomitak eta ura dira, ez dago besterik. Eta hona datorrena ez dator pentsatzen 'sacacuartos' bat dela. Sarrera, kamiseta, motxila... ez. Hemen gozatzen duzu. Disfrutatu».

Urte berezia izan da azken hau Galartzarentzat, izan ere, asteak eman ditu zirkutik kanpo osasun-arrazoiengatik. Bueltan, «emozionatuta» eta «hunkituta» sentitu da lankide eta publikoaren erantzunarekin. «Zein egia den inor ez dela inpreszindiblea. Konturatzen gara gu falta garenean gauzak berdin edo hobeto jarraitzen dutela. Nabaritu dut jendeak hartu duen ardura. Eta behin ere baino gureagoa dela Gure Zirkua. Beraiena balitz bezala, eta beraiena da. Jende gutxi etortzen bada denok sufritzen dugu. Jende askorekin, denok pozik. Denok elkarrekin konpartitzen dugun lan bat da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiralean hasiko ditu emanaldiak Gure Zirkuak Tolosan