I. Altuna
Donostia
Sábado, 20 de abril 2024, 12:04
Korrika Kulturalaren baitan, AEK-Korrikak Irungo Harrera Sarearekin batera 'Hizkuntza mugarik gabe' ekitaldia antolatu zuen Irunen otsailaren 16an, non AEK-k 'Paperezko bizitzak' izeneko adierazpena irakurri zuen. Bertan aldarrikatu zenez, «herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz».
Publicidad
Ane Elordi Korrika arduradunak azpimarratu zuenez, euskararen komunitatea indartzeko «ezinbestekoa da heltzen direnak besoak zabalik hartzea: haiek ere euskararen herriaren parte dira, eta lehenagotik hemen gaudenon eginbeharra da haien bidea samurtzeko erremintak ematea».
Bestalde, AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok adierazi zuenez, «zoritxarrez, herritar horiek ezin dute euskara doan ikasi, hemen eta orain, egoera irregularrean egoteak beren izatea bera ere ukatzen baitu. Guk lau haizetara aldarrikatu nahi dugu inor ez dela ilegala, eskubide guztiak, eskubide berberak, denontzat direla».
Irungo Harrera Elkarteko Alaine Aranburuk esan zuenez, «euskarazko kultur eduki asko dago mugaren eta arrazakeriaren bueltan». Oiasson ospatu zen ekitaldia «euskarri eta sortzaile horiei plazatxoa emateko oso aukera ona iruditu zaigu».
Ekitaldian bertan aurkeztu zuten ere 'Paperezko bizitzak' ipuin lehiaketa, herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz. Lanak martxoaren 25a arte aurkeztu ahal izan ziren eta epaimahaiak baditu saridunen izenak. Hauek datorren astean emango ditu ezagutzera, Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburu dendan egingo den ekitaldian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.