Secciones
Servicios
Destacamos
Juan Mari Zubiaurre
Zarautz
Lunes, 15 de mayo 2023, 18:33
Aritz Aranburu surflari zarauztarrak aste honetan aurkeztuko du bere liburu berria, 'Potxoka', asteazkenean Zarautzen eta ostegunean Donostian. Javi Muñoez 'Pacotwo' argazkilariarekin batera egindako kontakizun bisual bat da, non ehun eta berrogei orrialde baino gehiagotan Aritzek bizitzako uneak islatzen diren. Surflariak eta argazkilariak bi hamarkada baino gehiagoko adiskidetasuna partekatzen dute; Pacotwok Aritzi lehen argazkia Roka Putan egin zion, azken honek hamabost urte eskas zituenean.
Liburuaren izenburuaren jatorria, 'Potxoka', Aritz Aranburuk duela urte batzuk zirkuituko surflariengandik jaso zuen ezizenetik dator, euskal zaldi arraza honek hanketan duen indar bera zuela esaten ziotelako.
Argitalpena hainbat kapituluetan dago bereizita, Adrenalina, Bidaiak, Sustraiak etab., zeinak erreflexu fidelak diren Aritzek urte guzti hauetan bizitakoarenak eta argazkiak surflariaren ohar pertsonalekin batera ageri dira. Bertan, Aritzek iraganeko zein oraingo hausnarketak idatzi ditu. Liburuak bi lagun hauek elkarrekin bizitako azken abenturetako bat ere jasotzen du. Hain zuzen Teahupoon, Polinesia frantsesean kokatutako uharria, munduko olaturik arriskutsuenetako bat izateagatik ezaguna dena, beste surflari euskaldun batzuekin batera barku batean zeudela, olatu handi batek barkutik irauli zituenekoa. Zorionez, dena susto handi batean eta munduari bira eman dizkioten argazki batzuetan geratu da.
Noticia Relacionada
Álvaro Vicente
Aritz Aranburu eta Pacotwo lagunak dira, elkarrekin eta bata bestearengandik gertu hazten eta garatzen joan direnak, profesionalki zein pertsonalki, bata kameraren atzean eta bestea surf taula baten gainean. Aurkezpenera bertaratzen direnekin bakoitzak surfari buruz duen ikuspegia, elkarrekin bizitako une eta anekdotak eta bakoitzak surfa eta argazkilaritza ulertzeko duen era partekatuko dute. Bi diziplina hauek izanik batzen dituena, eta bata bestea gabe ulertzen ez dutena.
Liburuaren aurkezpena eta sinadura asteazkenean, hilak 17, arratsaldeko 19:30ean Zarautzeko Modelo Aretoan egingo da eta, ostegunean, hilak 18, Donostiako Kale Nagusiko Pukas dendan arratsaldeko 19:00etan (sarrera librea bi kasuetan).
Liburua Studio Folch-ek diseinatu du eta Buru Lanek ekoiztu du. Salgai dago (35 eurotan) denda hautatu batzuetan eta www.aritzaranburu.com webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.