Borrar
Sagardo eta gazta dastaketak antolatu dira Aste Santuan. Sagardoetxea
Sagardo eta gazta dastaketa bereziak Aste Santuan
Sagardoetxea

Sagardo eta gazta dastaketa bereziak Aste Santuan

Euskal Herriko bi produktu gastronomiko nagusiak dastatzeko aukera eskainiko du Astigarragako Sagardoetxeak

DV

Donostia

Martes, 15 de abril 2025, 17:28

Astigarragako Sagardoetxeak eskaintza gastronomiko berezia eskainiko die bisitariei Aste Santuan, izan ere, ohiko bisita gidatuez gain, sagardoa eta Idiazabal, Roncal eta Iraty jatorrizko deituradun Euskal Herriko gazten dastaketak antolatu baititu. Sagardoetxeko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, urteko sasoi honetako ohiturari jarraikiz, sagardoaren eta Euskal Herriko gazten dastaketa berezia eskainiko du ostegunetik, apirilaren 17tik, hilaren 27ra bitartean.

Horrela, bertaratzen direnek sagastia bisitatuko dute, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duena. Sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko aukera ere izango dute museo-gunean. Eta azkenik, sagardoa eta Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera eskainiko zaie. Bisitak ordubeteko iraupena izango du.

Aukera berezi hau apirilaren 17tik 20ra eta 22tik 26ra eskainiko da. Zehazki, bisitak goizez eta arratsaldez izango dira, 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan, eta apirilaren 21ean eta 27an 11:00, 12:00 eta 13:00etan.

Prezioei dagokionez, Sagardoetxeko bisita gidatuak dastaketarekin 7 euro balioko du helduentzat, 5 euro 7-17 urtekoentzat eta doan 0-6 urtekoentzat. Gainera, Sagardoetxeko bisita gidatua dastaketarekin eta sagardotegiko otorduarekin egiteko, helduek 49 euro ordaindu beharko dute (sagardotegiko ohiko menuarekin), 7-17 urtekoek 26 euro (menu bereziarekin) eta 0-6 urtekoek 23 euro (menu bereziarekin).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagardo eta gazta dastaketa bereziak Aste Santuan